Ezagutu

Kantabriako haragia

Ustiategi txiki eta ertainetakoa

Azken urtean, EROSKIn, Kantabriako 51.000 kg haragi baino gehiago saldu dugu autonomia-erkidego horretan ditugun dendetan

Ona delako hemengoa izatea, Kantabriako haragi sorta zabala eskaintzen dugu.
Azken urtean, Kantabriako 51.000 kg haragi baino gehiago saldu dugu autonomia-erkidego horretan ditugun dendetan, Agrocantabria, S.COOP.en eskutik. Kooperatiba hori honako hauek bat egin zutenean sortu zen: Coop. Lechera SAM, Coop. Siete Villas, Coop. Cuenca del Besaya, Coop. Virgen de Valvanuz eta S.A.T. Valle de Soba. Bat-egiteak egitura sendo eta modernoa ekarri zuen berekin, gaur egun abeltzaintzaren sektoreak dituen erronka ugariei aurre egiteko modukoa, Espainia eta Europako beste kooperatiba batzuek ere egin bezala.

«Kantabriako haragia» AGB espezifikoak bere zigilupean babestutako haragia zehazten eta hari dagokionez alderdi garrantzitsuak ziurtatzen ditu. Esaterako, zer azienda mota den egokia babestutako haragia emateko; izan ere, tudanka, montxina eta asturiarra, suitzar arrea nahiz ingurunera egokitutako limusina arrazetatik etorri behar du, edo horiek gurutzatzetik.

Elikadura Kantabriako larreen ustiatze-arau tradizionaletara egokituta dago, eta barnean hartzen ditu mendiko larratze aldiak, autonomia-erkidegoko faktore geografiko eta soziologikoekin zerikusia duten berezitasun tipikoei jarraikiz.

Animaliek gutxienez 3 hilabetez edan behar dute amaren esnea eta gutxienez haien elikagai-beharren % 50 ase behar da Kantabrian ekoitzitako bazkaren bidez. Horrez gain, ziklo osoan baimendutako produktuak soilik emango zaizkie elikadura osagarri gisa.

"Hemengoa izatea ona delako Kantabrian jaio eta hazi diren behien haragia jartzen dizugu eskura"

AGBak haragi mota bat baino gehiago onartzen ditu, honela multzokatuta: txahala, urtekoa, bigantxa eta idia.

Txahala 12 hilabete bete baino lehen hildako animalietatik dator. Haragiaren kolorea arrosa argiaren eta arrosaren artean dago, eta homogeneoki banatutako nakar-itxurako koipe zuria du, baita gihar mardulak eta apur bat hezeak ere.

Urtekoa 12 eta 24 hilabete artean hildako animalietatik dator. Haragiaren kolorea arrosa edo gorri argia da, eta nakar-itxurako koipe zuria eta gihar mardul eta apur bat hezeak ditu.

Bigantxa 24 eta 48 urte artean hildako animalietatik dator. Haragiaren kolorea gorri argiaren eta gorriaren artean dago, koipeak krema-kolorea du, eta koipez infiltratutako gihar mardulak eta apur bat hezeak ditu.

Idia 24 hilabete baino gehiago dituztenean hildako ar zikiratuetatik dator. Haragia gorria da, koipea krema-kolorekoa, eta giharra mardula, koipez infiltratua eta apur bat hezea.

Kantabriako haragia

Haragi samur eta zaporetsua

Edozein plater prestatzeko primerakoa

Animalien elikadura-beharren % 50, gutxienez, Kantabrian ekoitzitako bazkaren bidez ase behar da

Behiak Kantabriako paisaiaren ezinbesteko elementu dira, eta betidanik bazkatu izan dute erdi-aske bertan.
Tradizioa alde batetik, orografia-baldintzak bestetik; haiei esker, elikagairik onena eta naturalena aurki dezakete bertako larre berdeetan, ondoren kalitate eta zapore ezin hobea duen haragia emateko. Kantabria ustiategi txiki eta ertainak dituen abeltzain-lurraldea da, eta gero eta arreta handiagoa jartzen diote haragitarako aziendari.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Kantabria

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Behikia

Kategoria guztiak

Antxoa-kontserbak

Esnea

Arraina

Gaztak

Sobaoak

Behikia

Bilatu