Ezagutu

Nafarroako Aratxea

Komunitate honetan du jatorria eta metodo tradizionalen bidez ekoitzi da

Nafarroako dendetan saltzen dugun aratxe guztiaren ia erdia bertako aratxearena da eta Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) edo Reyno Gourmet zigilua du

Gure dendetan, AGB zigilua duen Nafarroako aratxe sorta zabala aurki dezakezu; cobranding gisa merkaturatzen dugu, Eroski NATUR markaren pean, bai Nafarroan bai Nafarroaz kanpo. Izan ere, Nafarroan, Nafarroako Aratxea da Eroski NATUR aratxea!

Nafarroako Aratxea AGB zigiluaren eta Reyno Gourmet-en eskutik, 15 produktuko sorta lantzen dugu; hau da, bertako aratxea zure esku jartzeko 15 modu, nahi bezala gozatu ahal izan dezazun haren zaporeaz. Zeren, gainera, ona baita hemengoa izatea, bai gure ingurunearen jasangarritasunarentzat, bai abeltzainarentzat.

Nafarroako Aratxea Adierazpen Geografiko Babestua 1994an jaio zen, behar beste ezagutzen eta aintzat hartzen ez zen elikagai bat sustatzeko: Nafarroatik datorren aratxe-haragia, metodo tradizionalen bidez ekoitzia.

Hala, behikien sektore osoaren ahalegin eta ilusioari eta Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker, kalitate-zigilu hori sortu, eta tresnarik onena bihurtu zen etorkizunari begira jarri eta kontsumitzaileari jakinarazteko ezen ekoizpen-eredu hauxe dela onena aratxekiaren kalitatea eta elikagai-segurtasuna bermatzeko.

"Azken hiru urteetan Nafarroako txahal haragiko milioi bat kilo baino gehiago erosi dugu"

Nafarroako Aratxea AGB zigiluak Pirenaica, Blonde, Parda Alpina eta Charolais arrazak eta horien gurutzatzeak babesten eta zaintzen ditu.

Aratxe guztiak jaiotzean identifikatzen dira, eta hala jarraipeneko eta aldizkako kontroleko prozesu bati hasera ematen zaio: ustiatzen denetik hiltzen denera arte, baita ondoren ere, saltokira iritsi arte. Nahitaezkoa da aratxeari lehenengo lau hilabeteetan titia ematea, gutxienez. Gure konpromisoa irmoa eta sendoa da, eta Nafarroako aratxea merkaturatzen eta ikusarazten laguntzen dugu, komunitate barruan nahiz kanpoan.

Nafarroako Aratxea

Zapore ezin gozoagoa duen haragia

Utz itzazu mahaikide mokofinenak ahozabalik Nafarroako Aratxea duten errezetekin

Gastronomia-barietate handieneko lurraldeetako batean, haragietan ere nabaritzen da kalitatea. Ez ezazu galdu zure platerak txuleta edo txuletoi on batez osatzeko aukera.

Gure elikaduraren oinarri nagusietako bat izateaz gain, produktu hau askoz harago doa. Nafarroako klimatologiari eta lur-eremu zabalei esker, kalitate eta bikaintasun handiko behiak haz ditzakete abeltzainek. Horrenbestez, balio erantsia aurki dezakegu Nafarroako haragietan, abeltzainek beren egunerokoan ekarritako eskarmentuari, ardurari eta tradizioari esker, haragikiak bereizi eta, horrela, kalitate handiko bertako produktua egiten dutenean.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Nafarroa

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Zekorra

Kategoria guztiak

Landare-kontserba

Ardoa

Zekorra

Gaztak

Esnea

Arrautzak

Barazkiak

Fruta

Bilatu