Ezagutu

Nafarroako ardoa

Gustu guztietarako ardoak

Ona delako hemengoa izatea, geure ardo nafarra ere garatu dugu eta guk soilik merkaturatzen dugu, Echave markaren pean. Bertako Piedemonte bodegarekin epe luzerako egindako akordio baten fruitua izan da. Bodega Oliten dago eta 1922an sortu zuen mahastizain talde batek, kalitateko ardoa egin nahian tradizioa eta ardogintzako teknika modernoak uztartuz.

Echave ardo nafarraren sorta paregabea, esklusiboa eta bertakoa, ardo gaztez, ardo onduz, ardo gorriz eta are erreserba batez osatzen da.

EROSKIn bertako ardoen aukera zabala eskaintzen dugu, Nafarroako ikurrinarekin markatuta, gure zentroetan erraz aurki ahal izan dezazun.

Ardo-oparotasun horren erakusgarri, bost JDB eta bi AGB daude, eta haietako gehienetan eskain dezakegu ardoa.

"Hemengoa izatea ona delako, Nafarroako 25 baino gehiago upeltegietako ardoa hurbiltzen dizugu"

Nafarroako ardoaren jatorri-deiturak urte luzeko tradizioa eta eskarmentua du. 80. hamarkadara arte, funtsean, ardo gorri tradizionalari esker ezagutzen zen Nafarroa, baina ordutik aurrera suspertu, eta Espainian esperientzia handieneko ardogintza-eremu artean agertzen hasi zen. Errioxa jatorri-deitura hiru azpieremutan banatzen da, lurraldearen eta klimaren arabera, eta Nafarroa Behe Errioxaren azpieremuan sartzen da, guztira 6.220 hektarea izanik haren barne.

Pago Otazu ardoa: Otazu eta Erieteko jaurerriek, bat eginik, esparru biribila osatzen dute. Iruñeko arroan eta Nafarroako hiriburuaren merindadean daude. Arga ibaiak ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du finka.

Pago Prado de Iratxe ardoa: ardo honen ekoizpen-eremua Aiegin dago, mendi arteko ibar batek eratutako naturgunean, eta Montejurraren eremuak mugatzen du Lokiz eta Urbasa mendizerren aurrean, Iratxe Monastegiaren alboan.

Nafarroako ardoa

Gustu guztietarako barietateak

Sentsazio berriak bizi nahi dituen kontsumitzaile zorrotzarentzat

Jatorri-deiturak 11.000 hektarea baino gehiago hartzen ditu barnean, eta orotariko ekosistemak eta laborantza-egoerak ditu oinarri

Nafarroako ardogintzaren ezaugarri nagusietako bat da era askotako paisaiak eta klimak daudela lurraldearen iparraldea (Iruña inguruetan) eta hegoaldea (Ebro ibaiertzean) banatzen dituen 100 kilometrotik gorako zerrendan. Izan ere, Nafarroan aparteko egoera bat dago, ia-ia berdinik gabea Iberiar penintsula osoan, klima atlantikoa, kontinentala eta mediterraneoa biltzen baitira bertan.

Nafarroako JDB ardoek aukera sorta zabala eskaintzen dute: gustu eta aukera guztietarako ardoak, sentsazio berriak bizi nahi dituen kontsumitzaile zorrotzarentzat. Ardo gorri ospetsuak eta ardo beltz gazte atseginak; Chardonnay zuri bikainak eta primerako ardo beltz onduak edo erreserbak; betiere, Moscatel zuri gozo zoragarriak ahaztu gabe.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Nafarroa

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Ardoa

Kategoria guztiak

Landare-kontserba

Ardoa

Zekorra

Gaztak

Esnea

Arrautzak

Barazkiak

Fruta

Bilatu