EROSKIn, arrautzei buruz hitz egitean, ezin dugu ozenago esan: Nafarroako baserrietan hazitako oiloenak dira Nafarroako EROSKI denda guztietan saltzen ditugun arrautzak Baserri horiek gure dendetatik hurbil daude eta banaketa azkarra eta eraginkorra egiten da; horrela, gure arrautzek freskotasunik eta kalitaterik handiena dute.
2014ko urritik aurrera apustu argia egin dugu: Merkaturatutako arrautza guztiak % 100 nafar oiloetatik datoz. Euskadirekin muga egiten duten denda batzuetan ere Eusko Label arrautzak topa ditzakezu.
"Azken 3 urteetan Nafarroako baserritarrei zuzenean hiru milioi arrautza dozena baino gehiago erosi dizkiegu, eta hori 4 milioi euro eta erdi dira"
Gure hornitzaile nagusiak dira: OVO12 S.COOP korporazioa, EROSKI markaren hornitzaile nagusia; Lizarrako LEGARIA SA baserria, arrautzak zuzenean gure Lizarrako dendara eramaten dituena; eta EUSKABER, S.L., gure dendetako premium arrautzetan Reyno Gourmet zigilua eta Nafarroako Ekoizpen Integratuarena ezartzen dituena.
Baserriko arrautzak dira,Nafarroako baserrietan ongizate-baldintzetan hazitako oiloetatik datozenak. Oilo horiek garapen orekatua izan dute, eta aire zabalean hazitakoak dira. Oiloen dieta kalitatezko zerealetan oinarritzen da, eta % 50 baino gehiago artoan. Ezaugarri horiei kalitate-kontrola, trazabilitatea eta gure banaketaren azkartasuna gehitzen badizkiegu, zapore eta ezaugarri paregabeko arrautzak lortzen ditugu.