Ezagutu itzazu

Nafarroako barazkiak

Kaloria gutxi dute, eta ur, zuntz, bitamina eta mineral askokoak dira.

Nafarroako baratzeetako barazkiak EROSKIko gure dendetara eramaten ditugu, unerik onenean, freskoago eta kalitate handiagoarekin eskaini ahal izateko.

Nafarroako Gobernuak 2007an sortutako marka bat da Reyno Gourmet, foru-erkidegoaren kalitatezko ziurtagiriarekin nekazaritzako elikagaiak babesten dituena. Ona delako hemengoa izatea, Reyno Gourmet markarekin harreman estua eta aktiboa dugu, elkarrekin EROSKI markako produktu nafarrak garatu ditugu, bertako produktuak, bakarrak eta esklusiboak, Nafarroan eta beste erkidego batzuetan merkaturatzen ditugunak. EROSKI Natur orburu freskoen jatorriak eta kalitateak ziurtagiri hirukoitza du: gastronomoek gehien goraipatzen duten barazkietako bat da eta EROSKI Natur, Reyno Gourmet eta AGB Tuterako orburuak kalitaterik hoberena bermatzen diote. Bereziki harro gaude gure EEROSKI Natur zainzuri freskoengatik; izan ere, 2013az geroztik Reyno Gourmet eta AGB Nafarroako zainzurien ziurtagiria dute. Zainzuri zuria da, testura leunekoa, zuntz gutxikoa edo gabekoa, eta ahosabaian mingostasuna leuntzeko oreka perfektua du, bereziki ekoizpen-zonako gau hotzei eta erabilitako laborantza-sistemei eta uren kalitateari esker.

Nafarroako baratzeetako barazkiak EROSKIko dendetara eramaten ditugu, unerik onenean eskaini ahal izateko,freskoago eta kalitate handiagoarekin.

Reyno Gourmet markak eta haren Nafarroako nekazaritzako elikagaien teknologia eta azpiegituren institutuaren (INTIA) elikaduraren atalak bertako produktuen jatorria eta sustapena zaintzen dituzte. Haiekin dugun harremana, 20 urtetik gorakoa, gero eta irmoagoa eta arinagoa da, elkarrekin egindako akordio eta ekitaldi anitzek erakusten duten bezala.

"Hemengoa izatea ona delako, azken hiru urteetan Nafarroako nekazariei tokiko barazkiak erosi dizkiegu 10.219.843€-ko balioarekin, hau da, 9.189.055 kiloren baliokidea"

Nafarroan gehien baloratzen eta goraipatzen diren barazkien artean daude– Tuterako orburuak eta Nafarroako zainzuriak. Tuterako orburua, AGB “Tuterako orburuaren” babespean, Nafarroako Erriberako 33 udalerritan laboratzen da, bereziki Erriberako hiriburuaren eraginpeko eremuan.

Itxura bereizgarria duelako baratzeko lorea izenez da ezaguna, eta Nafarroan “Nafarroako Zuria” delakoan bakarrik laboratzen da. Barietate hau besteetatik ezberdintzen da itxura biribildua eta goiko partean zirkulu-formako zuloa dituelako, hostoak ez baitira burua ixteko elkartzen. Bestalde, 15 eta 20 cm arteko zurtoina dute, eta bi hosto barnean, oso samurra izateaz eta kardilaunik -iledun espeziea- ez edukitzeaz gainera. Abuztuaren hasieran landatzen dira, eta tarteka eta eskuz biltzen dira, zazpi edo zortzi egunera udazkenean, eta sei egunera udaberrian.

AGB “Nafarroako Zainzuriak” Aragoi, Errioxan eta Nafarroan kontseilu arautzaileak kalitatezko ekoizpenerako ontzat ematen dituen lurretan laboratutako zainzuriak biltzen ditu, eta horiek bi kategoriekin merkaturatzen dira: estra eta lehen mailakoa. Nafarroako enbaxadoretzat hartzen direnez, erraz desberdintzen dira ezaugarri hauengatik: kolore zuria, testura leuna, zuntz gutxi edo batere, eta zapore bikaina.

Nafarroako barazkiak

Freskotasuna, kalitatea, iraunkortasuna eta tradizioa

Eguneko dietan ezinbestekoak dira

Nafarroako baratza herrialdeko jan-toki handi eta ospetsuenetako bat da.

Lehengaia kalitatezkoa izatea ez da kasualitatea, klima mediterraneo-kontinentalaren ondorioa baizik: 400 mm prezipitazio inguru urtero eta kontraste termiko eta plubiometriko handiak uda bero eta lehorren eta urteko gainontzeko hilabeteen artean.

Ebro ibaiak eta haren ibaiadarrek, Nafarroatik igarotzean, ibaibide osoan zehar lur emankorra sortzen dute, eta klimatologiarekin eta antzinako tradizio judutar, arabiar eta kristauen bizikidetzak sortutako kulturarekin bat, barazki berdingabeak laboratzea ahalbidetzen dute, hala nola orburua, zainzuria, borraja, kardua edo pikillo-piperra.

Azken hori “urre gorria” izenez ezaguna, aipagarrienetako bat da ere. Produktu horiek beti egon dira Nafarroako gastronomiari lotuta, nafarren ohiko dietari plater osasuntsu eta orekatuak emanez, balio diuretikoak eta antioxidatzaileak dituztelako eta gaixotasunak prebenitzen dituztelako. Haien barazkiekin eta baratzetako fruituekin harro, nafarrek urtarrilaren amaieran haien ontasunak goraipatzeko jardunaldiak antolatzen dituzte. Festa herrikoi horri “barazkiaren gorespena” deitzen diote, eta urte asko daramatzagu babesle moduan kolaboratzen. Tuteran egiten da, eta haien onurei eta laborantza-motei buruz informazioa emateaz gainera, hamaika proposamen gastronomiko egiten dira.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena