Ona delako hemengoa izatea, Nafarroako gure dendetan saltzen dugun esnearen % 45 baino gehiago da bertako esnea eta ehuneko hori gorabidean da. EROSKI esne % 100 nafarra merkaturatzeaz gain, Lacturale, Ultzama eta Señorío de Sarría markekin osatzen dugu bertako esnearen aukera.
Lacturale taldea 2005. urtean sortu zuen Nafarroako 25 abeltzainez osatutako talde batek, haien ustiategietan ekoitzitako esnea merkaturatzeko bat egiteko erabakia hartu zutenean. Ahalegina eta berrikuntza abiaburuan, 2008ko urrian Lacturale esnea merkaturatu zuen S.A.T Lacturalek, eta Nafarroako Ekoizpen Integratuan ziurtatutako lehenengo esnea izan zen.
Señorío de Sarría esnea Félix Huarte Goñi nafar enpresariaren ametsari esker sortu zen. Hark 1952an ekin zion nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta esnegintzan egin duen ibilbideari, Gareseko ingurune paregabe batean. Urteetan zehar, abeltzaintzako jardueraren kalitateak ezaugarritu du Señorío de Sarría marka, eta esnekien industria izan du jarduera nagusia. Gaur egun, frisiar arrazako 700 behik (270 jetzialdian) esne onenaren 9.000 litroz hornitzen dute egunero baserria, gutxi gorabehera.
Ultzamako ibarrean, aparteko ingurune natural batean, Postres Ultzama marka aurki dezakegu. Ardien zaintza tradizionalean eta artisautzaz egindako esnekietan espezializatutako familia-enpresa bat da, eta ibarrarekiko atxikimendu eta ardura handiz dihardu. Une oro begiratzen diote euren produktuen kalitateari eta hasieratik izan dute euren artaldea. Hori funtsezkoa izan da abiapuntuan kalitatezko lehengai nagusia lortzeko: hain zuzen ere, ardi-esnea.
"Azken hiru urteetan, 14.000.000 esne litro baino gehiago erosi dizkiegu Nafarroako abeltzainei"
Gure konpromisoa hiru zigilutan gauzatzen da:
Hurbiltasun-zigilua: “Nafarroako ekoizleek ekoitzia”. Gure esnearen % 100aren jatorria bermatzen dugu. Barne-sistemek eta Q letraren trazabilitate-sistemaren kanpo-ikuskaritzek bermatzen dute.
PLS: esneki jasangarrien berme-zigilua da, eta kalitatea, jatorria eta esnekien sektorearen jasangarritasuna bermatzen duten baldintzetan egina dela bermatzen du.
FSC zigilua: brick-ak ingurumenarekiko begirunez kudeatzen diren basoetatik datozela ziurtatzen du.
 
 
 
                                            
                     
                                 
                                 
                                 
                                 
                                 
                                 
                                 
                         
                 
             
                                 
                                     
                                     
                                     
                                     
                                     
                                     
                                     
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                            