Azken urteotan ia 4 milioi kilo fruta merkaturatu ditugu, hemengo jatorriarekin. Nafarroako bazkide/bezero guztiei 40 fruta-erreferentzia baino gehiago eskaintzen dizkiegu.
Nafarroan, fruta-ekoizle garrantzitsuenetako bat da Grupo AN; 2010ean bere urtemuga ospatu zuen. 100 urte horietan milaka izan dira gaur egun nekazaritzako elikagaien ekonomian eta ekonomia sozialean erreferenteak diren enpresen taldea osatzen lagundu duten kooperatibistak, bazkideak eta langileak.
Haren nekazari bazkideek kalitatezko tonaka fruta biltzen dituzte Nafarroa osoan zehar dituzten instalazioetan. Hemengoa izatea ona delako, 30 urtetik gora daramagu elkarrekin lanean. Reyno Gourmet zigiluak erkidego horretako frutaren kalitatea eta jatorria ziurtatzen ditu.