Ezagutu

Nafarroako gaztak

Komunitateak esportatzen dituen balio gastronomiko nagusiak

Azken hiru urteetan Idiazabal eta Erronkari gaztaren 230.000 kilo baino gehiago erosi dizkiegu zuzenean artzainei; hau da, hiru milioi euroren pareko, eta bai Nafarroan bai komunitateaz kanpo merkaturatu ditugu

2015eko azaroan, Nafarroako Gobernuarekin eta Erronkariko Gazta jatorri-deiturarekin sinatutako akordioa osatu genuen, gure Eroski SELEQTIA markan Erronkariko JD zigilua duen artisau-gazta aurkeztuz. Gazta esklusiboa da, Reyno Gourmet zigilua du halaber, eta ardi-esne gordinez dago egina. Esnea erabat naturala da eta Nafarroako Pirinioetako bailaretan larrez eta bazkaz elikatzen diren ardi latxak jetziz lortu da. Gutxienez lau hilabetez heltzen da. Azal naturala du, gogorra, lodia, ukitzean latza, koipea eta arre edo lasto kolorekoa; eta pasta gogorra poroekin eta begirik gabe, usain eta zapore bereizgarriak ditu, apur bat mingarria eta kolore zurikoa eta horixka ebakitzean. Erreferentzia hori 3 formatutan aurkezten dugu: ebaketa, 350 g-ko falkan eta 1 kg-ko mini formatuan.

Nafarroako gaztaren bi izendapenekin dugun konpromisoa ekoizleekin egindako akordioen bidez gauzatzen da. Akordio horien helburua Nafarroako lehen sektorearen eta artzainaren figuraren etorkizuna indartzea da, Nafarroako kulturaren osagai diren bi produktu sustatuz.

Hala, 2014ko maiatzean, akordio bat sinatu genuen Idiazabal Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearekin, deitura horren babespeko gazta sustatu eta garatzeko. Proiektu aitzindaria da, sektorearen garapenari eta jasangarritasunari bultzada emateko, ziurtatutako produktu honen salmentaren bidez. Akordioaren sinadura EROSKIk Eusko Jaurlaritzarekin eta INTIA-Reyno Gourmet markarekin sinatutako hitzarmenen testuinguruan kokatzen da.

"Idiazabal eta Erronkari deituren gazta nafarra sustatzen dugu gure ingurunearen iraunkortasuna eta artzainen etorkizuna bermatzen dutelako"

2015eko azaroan, Erronkari Gazta sustatu eta garatzeko lankidetza-akordio bat sinatu genuen Nafarroako Gobernuarekin eta Erronkari JDBaren Kontseilu Arautzailearekin. Hala, ekarpen nabarmena egin zitzaion Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintzako elikagaien garapenari eta sustapenari.
Azken urtean, Nafarroako ekoizleek egindako Erronkari gaztaren 40.000 kilo baino gehiago merkaturatu ditugu gure establezimenduetan.

Nafarroako gaztak

Bertsio guztietan aparta beti

Zaporea eta aroma

Nafarroako gaztak komunitateko balio gastronomiko nagusietako bat dira. XX. mendetik, bereziki nabarmentzen dira Erronkari eta Idiazabal gaztak, eta biek jaso dute Jatorri Deituraren aitormena

Erronkari gazta Espainiako Gazten Jatorri Deitura jasotzen lehena izan zen, 1981ean. Gainera, Reyno Gourmet markaren babespean dago. Nafarroako kalitate-ziurtapena duten nekazaritzako elikagaien erreferentziako zigilua da hori. Ardi-esne gordinez dago egina. Produktu erabat naturala da, eta larre eta bazkaz elikatutako ardi latxak jetziz lortzen da. Erronkaribar osatzen duten zazpi udalerrietan soilik egiten eta ontzen da gazta hau. Artisautzako prozesu baten bidez egiten da, eta gutxienez lau hilabetez ontzen da; horri esker, pixkanaka hartzen ditu bere aroma, testura eta zapore paregabeak.

Idiazabal gazta nazioartean proiekzio handieneko gure altxor gastronomikoetako bat da. Hain zuzen, nazioartean «Europako ondare den gastronomia-produktu» gisa aitortutako bi produktuetako bat da. 1987an, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak Idiazabal Jatorri Deitura aintzat hartu eta berretsi zuen.

Ordutik, etengabe handitu da haren izen ona, eta oso gazta preziatua bihurtu da goi-sukaldaritzan. Bostehun ardi-ustiategi eta ehun gaztandegi baino gehiago sartzen dira JDB honen babespean, eta gehienek beren ustiapeneko esnearekin soilik egiten dute gazta.

Recetas de Gaztak

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena