Ezagutu itzazu

Nafarroako landare-kontserba

Tradizio eta kalitate handia

Nafarroako landare-kontserben erdia baino gehiago EROSKI markarekin merkaturatzen dugu

Nafarroako kontserbagileekin buruz buru prestatu dugun sorta esklusibo eta bakarra da, Nafarroatik kanpo merkaturatzen laguntzen duguna ere, bertakoa izatea ona delako eta tokiko lehen sektorea babesten eta haren garapena bermatzen ditugulako. Gure ekoizle ezagunenetako bat Viuda de Cayo da.

Sainz familia betidanik aritu da landare-kontserbetan lanean, pasadan mendean masiboki merkaturatzen hasi ziren arte. Ia 40 urte daramatzagu haiekin lanean, eta harreman estu horren ondorioz, gaur egun haien esku adituek prestatzen dituzte gure landare-kontserba gehienak: EROSKI eta EROSKI SELEQTIA piperrak, zainzuriak, menestra eta orburuak . Pedro Luisek hiru hitzetan definitzen du bere enpresaren filosofia: tradizioa, artea eta ardura. Enpresa horretan bertan, jada 60. hamarkadaren amaieran bere lurretatik biltzen zituzten fruituak, zainzuriak eta piperrak ontziratzen hasi zen. Eroski SELEQTIA AGB Nafarroako orburuen kalitatea esperientzia horri zor zaio.

Azken 3 urteetanNafarroako bederatzi kontserbagileei ia 7 milioi landare-kontserba erosi dizkiegu eta hori 32 milioi euro izan dira kasik. Gure Eroski SELEQTIA sortak Nafarroako 8 produktu baino gehiago biltzen ditu, eta haien jatorriak ematen dieten aparteko kalitateaz gainera Basque Culinary Center-en ziurtagiria dute.

"Nafarroan merkaturatzen ditugun landare-kontserben erdia baino gehiagok tokiko jatorria dute"

Aipagarria da Eroski SELEQTIA JDB Lodosa pikillo-piperren kalitatea, jatorria eta tradizioa. Kolore gorri bizia, zapore gozoa eta tamaina txiki eta uniformea dute. Uda oso batez zaindu ondoren, udazkenean eskuz biltzen dira, fabrikan bertan suarekin zuzenean erretzeko. Artisau-eran zuritu eta prestatzen dira, eta ez dute ura inongo momentutan ukitzen, bere horretan manten ditzaten sutatik irten berria den pikillo-piperraren aroma eta zapore nahastezinak. Eskuz ontziaren dira, berezko eran.

Seleqtia JDB “Nafarroako zainzuriak” jatorri-deitura ofizial batekin garatutako EROSKI markako lehenengo produktua dira; beraz, gure produktu ezagunenetako eta baloratuenetako bat da. Oraingo produktua bada ere, haren jatorria oso antzinakoa da, Kristo aurretik 3.000 urteko egiptoar margolan batzuk fruitu horren lehen aztarnak garai hartakoak direla erakusten baitigute.

Nafarroako landare-kontserba

Baratzetik zure mahaira

Beti kontsumitzeko prest

Nafarroako landare-kontserbek ospe handia dute, eta merezia, horien artean JDB pikillo-piperrek edo AGB zainzuri eta orburuek

Erribera Garaiko kalitate bikaineko lehengaien,metodo tradizionalen eta Nafarroako belaunaldi askoren lan onaren ondorioz, urte guztian zehar goi-kalitateko landare-kontserbak kontsumi ditzakegu, bertakoak, garaiz kanpo bada ere.

Landareak unerik onenean biltzen direnetik prestatzen eta ontziratzen diren arte oso tarte txikia igarotzen da, eta, Nafarroako kontserbagileek kontuz eta artisau-metodoei jarraiki prestatzen dituzte gainera; horren ondorioz, Nafarroako landare-kontserbek ospe handia dute, horien artean JDB pikillo-piperrek edo AGB zainzuri eta orburuek.

Recetas de Landare-kontserba

Ona da

Hemengoa izatea

Merkatuko bertako produktuen sortarik handiena ezagutu

Nafarroa

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Landare-kontserba

Kategoria guztiak

Landare-kontserba

Ardoa

Zekorra

Gaztak

Esnea

Arrautzak

Barazkiak

Fruta

Bilatu