Ohiko galderak

Ohiko galderak

  1. Nork jaso dezake Ekilibriaren abantailen onura?

  2. Eroskiko edozein bazkidek izango du Ekilibria zerbitzuak eskuratzeko aukera.

  3. Beharrezkoa da Ekilibrian alta ematea?

  4. Ez da beharrezkoa, sarbidea zuzenekoa eta erregistrorik gabea da. Baina zenbait zerbitzuren kasuan (adibidez, nutrizio-txostenerako) beharrezkoa izango da bazkideak datu pertsonal batzuk adieraztea.

  5. Bezero bat Eroskiko bazkide ez bada eta Ekilibria zerbitzuak erabili nahi baditu, zer egin behar du?

  6. Lehenbizi, alta eman behar du Eroski klubean.

  7. Bezero bat webgunean erregistratuta ez badago eta Ekilibria zerbitzuak erabili nahi baditu, zer egin behar du?

  8. Eroskin identitate digitala (helbide elektronikoa eta pasahitza) baduten Eroski klubeko bazkideek zuzenean erabil dezakete Ekilibria. Oraindik egin ez dutenek, lehenbizi identitate digitala lortu behar dute www.eroski.es helbidean edo Eroski aplikazioa deskargatuta.

  9. Zergatik eskatzen diegu bezeroei familiari buruzko informazioa?

  10. Ezinbestekoa delako diagnostikoa ahalik eta zehatzena izan dadin. Kontuan izan behar da bezeroak Eroskin erosten dituen kantitateak anoa bihurtu behar ditugula eta, hori kalkulatzeko, etxean zenbat kide diren eta zenbat otordu egiten dituzten jakin behar da. Elikagai-kantitate berak diagnostiko desberdina du lau kideko familia bada edo bi kidekoa bada. Eta egunero etxean jaten badute edo kanpoan jaten badute ("tuperra" kontuan hartuko litzateke diagnostikoan etxean prestatzen delako).

  11. Zer gertatzen da norbait Ekilibrian erregistratzen bada baina erosketa guztiak Eroskin egiten ez baditu?

  12. Bezeroak Eroskin zenbat eta gehiago erosi, diagnostikoa zehatzagoa izango da. Dena den, bezeroak aukera izango du Eroskitik kanpo egindako erosketen informazioa osatzeko diagnostikoa ahalik eta zehatzena izan dadin.

  13. Ekilibriako sustapenak bateragarriak dira gainerakoekin?

  14. Bai, Ekilibrian egoteak ez du esan nahi bazkideak gainerako sustapenen aukera galduko duenik.

  15. Nola lortzen dira Ekilibria deskontuak?

  16. Oso erraza da, web-orrian aktibatuta bazkidearen hurrengo erosketan aplikatzen da, produktu hori erosi eta Eroski klubeko txartela pasatzen badu.

  17. Ekilibriaren sustapenak aplikazio mugikorrean edo kutxetan ere ikusiko dira?

  18. Ez, oraingoz web-orrian soilik ikusiko dira.

  19. Zenbatetik behin egiten da nutrizio-diagnostikoa?

  20. Hilero.

  21. Nola jakiten du bazkideak diagnostiko berria prest duela?

  22. Hilero mezu elektroniko bat bidaliko diegu Ekilibrian erregistratutako bazkideei diagnostiko berria, sustapenak, aholkuak eta errezeta elkartuak prest dituztela adieraziz.

  23. Bazkide batek Ekilibrian baja eman nahi badu, zer egin behar du?

  24. Zuzenean eman dezake web-orrian.

  25. Zer gertatuko da bazkide baten baldintza pertsonalak aldatzen badira? Esaterako, etxean jateari uzten badio edo etxean beste kide bat sartzen bada?

  26. Web-orrian eguneratu dezake profila.

  27. Zer gertatzen da txartel bat hainbat etxetan erabiltzen bada?

  28. Txartel batekin egindako erosketa guztiek diagnostiko bererako balioko dute. Beraz, etxeko kideak eta egindako otorduak zehazteko unean kontuan hartu beharko litzateke.

  29. Noiz jasotzen da lehen nutrizio-diagnostikoa?

  30. Diagnostikoa egiteko eskatutako datuak erregistratu eta hurrengo egunean.

  31. Ekilibria zerbitzuak ba al du kosturik bezeroarentzat?

  32. Ez, doakoa da.

EROSKIk berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu. Gure cookien politika espresuki onartzen baduzu edo eremu eta menu ezberdinetan sartuz orrialde ezberdinetatik nabigatzen jarraitzen baduzu, cookien instalazioa eta erabilera onartzen dituzu. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.

Cerrar aviso de cookies