Berezko markaren osotasuna aintzat hartuta, bereizi egin behar ditugu jatorriagatik baloratutako produktuak (jatorri ezagunekoak) edo bertako produktuak.
Jatorri ezaguneko produktuak ez dira soilik jatorriko tokian baloratzen, baita Espainia osoan eta munduko beste toki batzuetan ere.
Adibidez, Nafarroako zainzuriak nazio osoan baloratzen den jatorria (Nafarroa) dute. Zainzuriak zona hartakoak izan daitezela baloratzen da. Gainera, zainzuri horiek Nafarroan bertakoak izango dira. Euskadiko arrautzak, aldiz, Euskadin baloratzen dira, baina jatorri horrek ez du baliorik Euskaditik kanpo.
Gure Berezko Markan bertako produktuen alde apustu egiten dugu; balioan jartzen dugu ekoizleek egindako lana, eta eredu iraunkorragoa sustatzen dugu, jatorri ezagunetako produktuak esaterako, edonori txoko bakoitzetik onena probatzea gustatzen zaiolako.
Adibidez, gure Eroski NATUR freskoen markak askotan egiten du apustu Jatorri Deituren (JD) eta AGB (Adierazpen Geografiko Babestua) ospetsuenen alde. Eta, adibide moduan, Eroski NATUR udareak iradokitzen dizkizugu, Rincón del Soto Jatorri Deiturarekin. Bestelako Konferentzia udareak baino handiagoak dira. Mota horretako frutek baino azal berdeagoa eta itxura luzeagoa dute. Bereizgarri hauek dituzte: tamaina handia, zapore bikaina, aroma, urtsutasuna eta gozotasuna.