Hemengo produktuak kontsumitzeak inpaktu handia du jasangarritasunean eta gure ingurunearen garapen ekonomiko eta sozialean. EROSKIn, aukera eman nahi dizugu zure begiekin ikusteko, eta, horregatik, bertako produktuen salmentarako eta dastaketarako zona zabal bat eta denentzako doako jarduerak barne hartuko dituen azoka gastronomikoa antolatu dugu. Bilboko Areatzan egingo da bertako produktuaren alde apustu egiten duen festa. Gurekin ondo pasa eta ikasteko gogoa duen edonor bertara daiteke. Ostiralean (ekainak 7), 17:00etatik 20:30etara egongo gara, eta larunbaterako (ekainak 8) tailer berriak programatu ditugu, 12:30etatik gaueko 20:30etara. Jakinarazi nahi dizuegu tailerretarako plaza mugatuak ditugula, eta nahi ezkero, hemen apuntatzeko aukera daukazuela.
Familia osoarentzako jarduerak
Lankideak
