Gizarte-konpromisoa

800.000 maskara emango dizkiegu 10.000 familia behartsu baino gehiagori

800.000 maskara emango dizkiegu Covid-19ak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz okerrera egin duten 10.000 mila familia behartsuri, norberaren babes eta segurtasunerako funtsezko elementu hori eskuratzeko gai izan daitezen. “Dohaintza honekin, premia biziko artikulu bat eskuratzeko aukera izango dute hainbat familiak, eta kontuz ibili beharreko garai batean gainera, Gabonetan inoiz baino gehiago areagotu egiten baitira familiako eta gizarteko kide ezberdinen arteko harremanak”, adierazi du Alejandro Martínez Berriochoak, EROSKIko Osasun eta Iraunkortasuneko zuzendariak.

Dohaintza kanalizatzeko, Cáritas edo Gurutze Gorria bezalako 70 erakunde publiko edo sozial ingururen laguntza baliatuko dugu, beste zenbait proiektu solidariotan egiten dugun bezala. “Ekintza honi esker, une bakoitzeko premietara egokitzeko gai izango gara, zailtasun ekonomiko larriak dituzten pertsonei maskarak eskainita”, aitortu du Carlos Bargos Cáritaseko Bizkaiko zuzendariak.

Dohaintza gauzatzeko baliabideetako bat Txartel Solidarioa izango da, hau da, gizarte-helburuetarako erosketa-txartel bat, gizarte-erakundeek larrialdi-egoeran dauden familia eta herritarrentzako laguntza asistentziala kanalizatzeko erabiltzen dutena. Euskadi, Nafarroa, Galizia, Balearrak, Aragoi, Andaluzia eta Kantabriako erkidegoetako 70 erakunde baino gehiagok erabiltzen dute jada 2015az geroztik gure merkataritza-sareak estaltzen dituen lurralde guztietan eskaintzen dugun zerbitzu hori.

Maskarak 15 zentimotan

Ekintza honekin batera, berrerabilgarriak ez diren haur eta helduentzako maskaren prezioak jaitsi ditugu. Kontsumitzaileen segurtasunarekin eta aurrezkiarekin dugun konpromiso irmoan pauso bat gehiago, egungo egoeraren ondoriozko zailtasunei aurre egiteko helburuarekin.

Haur eta helduentzako erabili eta botatzeko maskara higienikoek 15 zentimoko prezioa dute ale bakoitzeko eta haur eta helduentzako erabilera bakarreko maskara kirurgikoen ale bakoitzak, 40 zentimokoa. 50 aleko kaxetan edo 10 aleko poltsetan egongo dira eskuragarri.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
332205