Ekainean Bazkideen 6 Prestatzeko Biltzar eta Batzar Nagusia egin ditugu eta Kooperatibako 9.000 bazkide baino gehiagok (langileak eta kontsumitzaileak) hartu dute parte.
Bilbo, Donostia eta Iruña izan dira Prestatzeko Batzarrak egiteko tokia, eta bazkideek zuzenean entzun ahal izan dituzte 2016an izandako gertaera garrantzitsuenak EROSKIko Gizarte Batzordeko, Batzordeko Zuzentzaileko, Zuzendaritzako eta Zuzendaritza Nagusiko ordezkarien eskutik. Bigarren urtez jarraian, Bazkide-kontsumitzaileen Batzarra Bazkidearen Egun Handiarekin batera egin zen, eta Kooperatibaren bizitza lehen eskutik ezagutzeaz gain, Iñaki Salvadorren pianoaz, Oreka TXren txalapartaz, Aitor Mendiluzeren bertsoez, Kukai taldearen dantzaz eta Gorka Aginalgalde eta Gurutze Beitiaren umore onaz gozatu ahal izan genuen. Ana Urrutia izan genuen, berriz, aurkezle-lanetan.
Gainera, Bilbon, Euskalduna Jauregiko Barria aretoan, modu askotan gozatu ahal izan zen Bazkidearen egun handia. Publiko guztientzako eguna izan zen, handientzat eta txikientzat. Etxeko txikienek ikasteaz gain oso ongi pasatu zuten EROSKI Fundazioak antolatutako gure haurrentzako nutrizio-eskolan. Eurentzat bereziki antolatutako jarduera asko izan genituen.
Horrez gain, tailerrak, showcooking-ak, hitzaldiak eta dastatzeak ere izan genituen. Gainera, Egun Handira hurbildu ziren guztiek tokiko produktu pila dastatu ahal izan zituzten, Ekilibria ezagutu ahal izan zuten, baita gure markak ere, duela gutxi inauguratu dugun Vinoteka eta MasterCard txartel berriaren abantailak ere bai.
EROSKIrentzat hain berezia den egunari halako harrera ona egin izana eskertu nahi dizuegu orri hauen bidez, beste behin ere argi geratu baitzagu nolako “pastaz” eginak dauden gure bazkideak.
Bestalde, ekainaren 21ean Batzar Nagusia egingo genuen Barakaldoko BECen, eta delegatuek lan- eta kontsumo-bazkideen ordezkaritzan hartu dute parte. Ohikoa zen, eta puntu desberdinak jorratu dira: saldoa, tokiko kudeaketa, urteko kontuak onartzea, soberakinak egoztea eta Kooperatibaren politika orokorra.