Familiak

Ahuakatearen 9 trikimailu, bitxikeri eta onura

Ahuakatea naturaren miraria da. Jaki moldakorra, elikagaiz betea, mota guztietako plater eta gustuetara egokitzen dena. Entsaladak, krema eta zopa hotzak, sandwichak, zukuak, izozkiak… eta txingarretan ere presta dezakezu!

Ausartu zaitez udako errezetetan sartzera. Ahuakateari etekin guztia atera diezaiozun, hainbat trikimailu, aholku eta errezeta kontatuko dizkizugu.

 

  1.         Elikagai kardioosasungarria

Batzuek “superelikagai” esaten diote, baina egokiena “elikagai super nutritibo” deitzea litzateke, batez ere, gantz monoinsaturatu ugari dituelako. Ba al zenekien koipe gehiena azido oleikoa dela, oliba-olioaren berdina?

Horregatik, ahuakatearen onuren artean, LDL kolesterolaren edo “kolesterol txarraren” arriskua murrizten laguntzen du. Beste era batera esanda, elikagai kardioosasungarria da.

 

  1.         Gosari sendoa mokaduak hartzea saihesteko

Beti da ona goizean pilak kargatzea. Saiatu ahuakate, humus eta arrautza plantxan tosta bat gosaltzen edo, besterik gabe, ogitan gatz pixka batekin igurtzitzen. Bere testura krematsua ezin hobea da gozatzeko. Aukera bat gurinaren ordez fruitu hori erabiltzea da, eta beste testura eta kolore bat ematea haurren gosariei. Guztiz osoa da, proteina, karbohidrato eta koipe osasungarriekin!

 

  1.         Udan ondo jateko errezeta errazak

Tenperaturak gora egiten duenean, entsaladak dira errezeta arrakastatsuenak: marrubi, ahuakate eta mozzarella entsalada sesamo eta albakarekin janari arina, azkarra eta freskoa izan daiteke beroak estutzen dituen egun horietarako. Ahuakatea xaflatan moztea eta mozzarella eta fruta gehitzea besterik ez duzu.

Ez duzu marrubirik? Probatu basafruitu izoztuekin. Urte osoan eskura izateko irtenbide bat!

 

  1.         Heltze-puntua ondo aukeratu

Ahuakateak erosi aurretik, argi izan behar duzu egunean bertan kontsumituko dituzun. Puntuan ote dagoen jakiteko trikimailua tonu berde ilunekoa bilatzea da, ia beltza, eta puntan pixka bat estutzea. Ematen badu, jateko prest dago.

2-5 egun barru kontsumituko duzu? Bilatu berde ilun koloreko bat, biguntzen hasi dena. Utzi giro-tenperaturan eta egun gutxi barru heldua izango duzu. Zenbat eta kolore argiagoa izan, orduan eta egun gehiago beharko ditu puntuan egoteko. Hor doa trikimailu bat: bizkortu bere heltzea banana bat inguruan jarriz.

Online erosten duzu? Gure webgunean unitate solteetan edo erretiluan eros ditzakezu ahuakateak, zein heltze-maila nahi duzun adieraziz. Kontsumitzeko prest jasoko dituzu, edo osorik samar, gehiago jasan dezaten.

#EroskiAholkua: Ahuakatea fruta tropikala da. Ez da batere hotzaren laguna. Hozkailuan kontserbatzen badituzu, ez dira helduko.

 

  1.         Mokadu osasungarria

 Osasuntsu jateak ez du esan nahi mokadutxo on batzuk ez hartzea. Eta guakamole saltsa izarretako bat da edozein aperitibo taulatan. Jada eginda terrina natural edo minetan eros dezakezu, edo etxean prestatu.

Ez duzu inoiz etxean guakamolerik prestatu? Norberak bere egiteko modu propioa dauka, eta guakamolearen errezeta prestatzera ausartzen diren sukalde-aditu adina errezeta daude. Zuk ere zure ukitu pertsonala eman diezaiokezu, baina ezin dira ahuakatea, tomatea, tipula eta lima edo limoia falta. Ondu baratxuriarekin edo martorriarekin nahierara

. Prestaketari dagokionez, sukaldeko robotarekin egin daiteke, pikagailu batekin, edo benetako itxura gustatzen bazaizu, osagaiak eskuz nahastuz. Prestakuntza hori txikienei izugarri gustatzen zaie, eta sukaldeko zereginetan zaletzen laguntzen digu. Nagusiek osagaiak labanaz txikitu ditzakete, eta txikiek, berriz, eskuz nahastu eta sardexka batekin ahuakatea zanpatu dezakete, gozamena da beraientzat!

Asko laguntzen dutenez, saria etxeko natxoak izango dira, dippeatzeko. Izan ere, guakamolearen ezaugarrietako bat inork ez duela galdu nahi da.

  1.         Fruta edo barazkia?

Agian zure buruari galdetuko diozu ahuakatea fruta edo barazkia den. Kolore berdexka duen arren, lore batetik dator eta hazi handi bakarra du barruan. Horregatik sartzen da fruten taldean, nahiz eta gehiago lotu plater gaziekin gozoekin edo postreekin baino.

Bere testura eta zapore bereziagatik, kremositatea eta kolore eta zapore ezberdinak ematen dizkie errezetei. Baita tartei ere. Bota begirada bat ahuakate eta lima cheesecake honi.

 

  1.         Tuper originalak

Landa-egun bat emango duzue familiartean eta ez duzue ogitartekoa eraman nahi? Bilatu tuper handi bat eta eraman ahuakate entsalada ongailu tropikalarekin. Une batean prestatzen da, freskoa da eta aukera ezin hobea da txangoetan jateko, ahuakatearen ezaugarriei uko egin gabe.

Txikiek itxura koloreaniztunagatik probatuko dute. Mangoaren gozoaren eta limoi olio-ozpinaren txinparta azidoaren arteko kontrasteak liluratu egingo ditu!

 

  1.         Zailtasunik gabeko afaria

Izokin ketua afari asko salbatzen dizkigun jakia da, etxera nekatuta iristen garen egun horietan. Bihurtu ahuakatea zure aliatu nagusia arrautza eta izokinarekin labean ahuakate errezeta honekin! Hezurra kendu, izokin ketuarekin eta arrautza batekin hutsunea bete eta 15 minutuz laberatu besterik ez duzu egin behar. Ezinezkoa da errazagoa izatea!

 

  1.         Ahuakatearen hezurra kentzeak trikimailua du

Ahuakatean hezurrak ugalketa-funtzioa betetzen du, baita kontserbazio-funtzioa ere. Hezurra mamia kaltetu gabe kentzeko, moztu ahuakateak erditik, biratu bi erdiak kontrako noranzkoetan eta eman kolpe lehor bat hezurrari aizto batekin. Erdia bakarrik kontsumituko duzu? Beste erdia hozkailuan gorde dezakezu, baina ez ahaztu ez herdoiltzeko hezurra bere lekuan utzi behar duzula. #EroskiAholkua: Askoz hobeto limoi-zuku tantatxo batzuekin ihinztatzen baduzu.

 

Ba al zenekien #avocado (ingelesezko izena) traolak 10 milioi argitalpen baino gehiago dituela Instagramen? Tostadak, entsaladak, burritoak, guakamolea eta sukaldaritzaren bidez familian gozatzeko eta ikasteko hamaika aukera, koipe osasungarrietan aberatsak diren elikagaiak barne hartzen dituen askotariko dieta jarraitzearen garrantzia.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
397786