EROSKIn badakigu tokiko produktu ororen atzean istorio bat dagoela. Tradizioz, ilusioz eta berrikuntzaz betetako istorioa. Anauten kasuan, historia hori duela lau hamarkada baino gehiago hasi zen lehen lantegiarekin, eta gaur egun ere funtsari leial eusten dio. Polboroi ospetsuen sekretua? Berta Anautek kontatuko digu, enpresako gerenteak eta markari izena eman zion Antonio Anauten alabak.
Laburbildu ezazu Anaut enpresaren istorioa eta filosofia
Dena 1939an hasi zen, Leoncio eta Carmen aitona-amonek Pitillaseko elizaren aurrean Benito birraitonaren lokal batean lehen lantegia muntatu dutenean. Sortu berri zuten familiarako esfortzua eta ilusioa. Lantegian ogia eta pastak egiten ziren, baina auzokoen topaleku eta solasgune ere bazen. Gaur arte, jarduera ez da inoiz eten, nahiz eta instalazioak aldatu garai berrietara egokitzeko. Gure aita, Antonio Anaut, gure markari bere izena eman ziona, izan zen herritik kanpo saltzen hasi zena. 82 urte geroago harrotasunez esan dezakegu hasierako funtsari eusten diogula: ilusioa, egunero hobetzeko esfortzua eta produktuaren zintzotasuna. Gero eta zailagoa da benetako zaporeak aurkitzea, eta guk gure labeetan kontserbatzeko lan egiten dugu.
Posible al da tradizioari leial jarraitzea eta haztea? Zein da sekretua?
Zaila da tradizionalari eustea gero eta lehiakorragoa eta aldakorragoa den merkatu batean; bai, erronka bat da. Sekretua ez da existitzen, ez dago sekreturik, egiten denarekin zintzoak izatea besterik. Benetako balioan sinesten dugu, eta Eroskirekin partekatzen dugu balio hori mantentzearen garrantzia.
Anauten ezagunena agian polboroiak badira ere, lanean jarraitzen duzue berritzeko eta produktu berriak eskaini ahal izateko. Zein dira Anauten berrikuntzak?
Egunerokoan berritzeko lan egiten dugu, baina ez produktu berrietan bakarrik, baita prozesuetan ere. Hobetzea bilatzen beti. Gure ustez, gozamen-uneak partekatzen laguntzen dugu, zapore eta usain gozagarriak dituztenak, une lasaiak eta solasaldiak laguntzen dituztenak, estimatzen duzun edo arrotz zaizkizun norbaitekin detaile bat izaten laguntzen digutenak, eta hori guztia gogoan, aurten lata formatu bat aurkeztu dugu, uste baitugu transmititu nahi dugun guztia jasotzen duela nolabait. Hemen beti jan izan diren eta beti egin izan diren polboroiak egiten ditugulako.
Eta lata honek (polboroiak jaten baditugu ere) oroitzapen horiek, une horiek gordetzeko aukera ematen du.
Posible al da polboroien kontsumoa urte osora zabaltzea?
Oso zaila da, baina Nafarroan eta Gipuzkoako zati handi batean urte osoan jaten dira. Hemendik kanpo ez dute sinesten, baina egia da.
Anaut enpresaren zein produktu ezin da faltatu aurtengo Gabonetako mahaietan?
Zer esango dizut ba! Anaut polboroiak ezin dira mahai batean ere falta; gainera, kanela, limoia edo kakaoa ere badute. Baita magdalenak ere, esnetan bustitzea maite dutenentzat!! Baina benetan politena da mahai horietan nahi dugun jendearekin elkartzea; une horiek bizitzak ematen dizkigun onenetakoak dira, eta gure produktuekin duela urte asko bezala laguntzen uzten badiguzue, ezin dugu gehiago eskatu, eskerrak eman besterik ez.