Tokiko produktua

“Aragón, alimentos nobles” kanpainarekin bat egin dugu

EROSKIn bat egin dugu Aragoiko Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Ingurumen Sailak abian jarritako “Aragón, alimentos nobles” kanpainarekin, Aragoiko nekazaritzako elikagaien sektorea garatzen laguntzeko.

Hala, Aragoiko produktuak sustatuko ditugu erkidego horretan ditugun berrogeita hamar supermerkatuetan.

Konpromiso sendoa dugu gure jarduera-eremuetako tokiko ekoizpenarekin eta horren adierazle garbia da gure sare komertzialean hurbileko produktuei eman diegun bultzada. Hain zuzen, Aragoiko tokiko jakien salmentek % 33,8ko hazkundea izan dute ekitaldi honen lehen erdian.

Hornitzaile berriez gainera, kanpaina honetarako, 90 erreferentzia berri barneratu ditugu hainbat kategoriatan; hala nola: ardoan, olioan, marmeladan, eztian, txokolatean, azafraian, olibetan, hestebeteetan, opiletan edo fruta konfitatuan, besteak beste. Kanpainako Aragoiko produktuak identifikatzeko, “n” berreturara jasotako “A” logoaren pean aurkeztuko ditugu gure linealetan.

“Tokiko ekoizpeneko eta sasoiko produktu freskoen eskaintza zabala gure saltokien bereizgarri bihurtu da. Urtez urte, tokiko produktuak merkaturatzeko gure konpromisoak gora egiten du eta une honetan, COVID-19ak eragindako egoera zailaren aurrean, lehentasun handiagoa eman diogu nekazaritzako elikagaien ekoizle txikiekiko elkarlanari. Tokiko produktuak kontsumitzeko garaia da, kontsumoa, lanpostuak eta ekonomia berreskuratzeko eta mantentzeko. Hurbileko produktuek kokapen nabarmena irabazi dute gure linealetan eta haien salmenta-bolumenaren hazkunde etengabeak erakusten duenez, gure bezeroek ere halako produktuak nahiago dituzte, iraunkorragoak, freskoagoak, osasuntsuak eta kalitate handiagokoak”, adierazi du Pilar Cristóbal EROSKIren Aragoiko eskualdeko arduradunak.

EROSKI Aragoin

Aragoiko 400 hornitzaile ingururen 5.000 produktu baino gehiago merkaturatzen ditugu eta urtero, 116 milioi euroko erosketak egiten ditugu komunitatean. Era berean, Elikaduraren Aragoiko Klusterrarekin elkarlanean gabiltza, Aragoiko nekazaritzako elikagaien industrietan berrikuntza sustatzeko helburua duena.

Online supermerkatuez gain, 67 establezimendu ditugu Aragoin, supermerkatuak, gasolindegiak, bidaia-agentziak eta kirol-materialeko dendak barne hartuta. Gainera, elikadurarako eta freskoentzako bi zentro logistiko ditugu eskualdean. Ia 200.000 Bazkide Bezero ditugu Aragoin, EROSKI club fidelizazio-programaren bitartez.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
330677