Elikadura-eredu jasangarriagoa lortzeko aurrerapausoak ematen ari gara!
Duela zenbait urte arrain freskoa ‘MSC’ eta ‘GGN’ (GLOBALG.A.P.) ekoetiketekin merkaturatzen lehenak izan ginen Espainian. Konpromiso hori ezinbestekoa da jasangarritasunaren alde apustu egiten ari den arrantza-sektorearentzat. Gure arrandegietan gero eta gehiago ikus dezakegu arrantza jasangarriaren ziurtagiria. Ziurtagiria lortu genuenetik bi kanpaina egin ditugu, pasadan urtean azkena, eta, bertan, arrantza jasangarriaren ‘MSC’ zigilu urdinarekin 1.900 tona arrain baino gehiago erosi genituen, espezie hauek tarteko: antxoa, hegaluzea, abakandoa, bakailao gatzgabetua eta surimia. Zigilu horrekin merkaturatzen dugun beste espezie bat Skrei bakailaoa da. Datozen egunetan arrandegiko salmahaietan ikusi ahal izango dugu, denboraldiari hasiera emanez. GGN zigiluarekin (GLOBALG.A.P. Number) 632 tona urraburu, lupia, berrugeta, erreboilo eta izokin erosi ditugu ere.
2018an, EROSKI Natur markaren pean MSC eta GLOBAL G.A.P. ziurtagiria daraman arrantza jasangarriko 2.536ko tona arrain erosi genituen, 2017an erositakoaren bikoitza. Modu horretara, gure lidergoa indartu genuen arrantza jasangarria, eta, orokorrean, elikagai arduratsuagoak merkaturatzen, elikadura osasungarri eta jasangarri baten oinarri izan daitezen.
Eta kontsumitzaileari gure salmahaietan ekoetiketarekin dagoen arrain freskoa arrantzategi eta ekoizpen jasangarrietatik datorren bermea ematen diogu. Ekoizpenetik hasita salmenta arteko prozesu guztiak ahalik eta arduratsuenak izan daitezen arduratzen gara. Gure Osasun eta Iraunkortasun Konpromisoekin barruan” elikadura jasangarriagoa sustatu nahi dugu.
Arrandegietan arrantza jasangarriaren akreditazio lortzen lehena:
duela bi urte, Marine Stewardship Council (MSC) nazioarteko erakundearen auditoretza gainditu zuen txikizkako banaketa-kate bakarra izan ginen Espainian, eta lehena ere bai. Auditoretza horrekin arrantzategi iraunkorretatik datorren arrain freskoaren zaintza-katea egiaztatzen da. Gure arrandegiek pixkanaka lortu dute ziurtagiri hori, eta gaur egun 361 salmahai daude arrain freskoarekin. Halaber, EROSKI taldeak logistikako zazpi plataforma ditu, arrain freskoa denda-sare guztietara hornitzeko.
‘MSC’ akreditazioak arrantza-tokiak eta arrainaren manipulazio-prozesu osoan inplikatutako enpresak ikuskatzen ditu, modu horretara MSCren zigilu urdina daramaten produktuetarako zainketa-kate osoan praktika onak eta trazabilitatea bermatzen direlarik. ‘MSC’ akreditazioak faktore hauek hartzen ditu kontuan arrantzategi bati arrantza jasangarriko ziurtagiria emateko: arrantza-populazioaren egoera, arrantzak habitatean duen eragina eta arrantzategiaren kudeaketa.
Horrez gain, duela urte erdi baino gehiago, GLOBAL GAP akuikulturako zaintza-katearen ziurtapenerako ikuskaritza gainditzen lehenengo banaketa-katea izan ginen Espainian, eta bigarrena Europan. Arrandegietan saltzen diren halako hazkuntza motako espezieak modu seguruan eta jasangarrian ekoiztu direla bermatzen du ziurtagiri horrek.
GLOBAL GAP ziurtagiriak exijentzia hauek ditu, beste batzuen artean: ingurumen-inpaktuaren analisia, elikaduraren kaltegabetasun-kontrolak, uraren kalitate-kontrola, trazabilitatearen kontrola eta abere-ongizatea. Era berean, pentsu kontsumo egokia ziurtatzen du, eta horri esker hobeto zainduta dago itsas hondoa, eta hobeto aprobetxatzen da arrantzaren baliabidea; ihesbideak kontrolatuta espezie inbaditzaileen ugalkortasuna mugatzen da; lan-baldintza egokiak bermatzen dira, eta kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzen dira, besteak beste.