Mahaia ondo janztea artea da guztiz, eta orain eskura jarri dizugu. Zure erosketan lortutako puntuekin, Bidasoa bilduma zoragarri honetako piezak eskuratu ahal izango dituzu.

Urtarrilaren 31ra arte, erosketan gastatutako 5 € bakoitzeko puntu bat jasoko duzu, eta sustapenari atxikitako dendetan aurkituko duzun txarteletan itsatsi ahal izango duzu.

Bildu 5 puntu, eta aparteko prezioan erosi ahal izango duzu bilduma hauek osatzen dituzten piezetako bakoitza, sustapenik gabe izan ohi duten prezioan % 50 aurreztuta.
Nahi beste pieza eskura ditzakezu!

Atenea baxera lozaz dago egina, eta piezek akabera bolikara eta diseinu minimalista erakargarria dute. Gainera, erliebezko ildo dotoreak dituzte hegalean.

Mahai-tresnei dagokienez, altzairu herdoilgaitzezko 24 pieza dira, Portugalen eginak. Kirtenak ildaskatuak izateko diseinatu dira, baxeran dagoen erliebea itxuratzeko; hala, mahaikide ezin hobeak dira bi-biak.

Corinto bildumako osagarriak mahaian izan daitezkeen premia guztiak asetzeko egin dira, direla zerbitzatzeko piezak, direla bazkalosteko unerakoak. Gresez egindako pieza zeramikoak dira, eta opalo-urdineko lore-diseinua dute hondo bolikararen gainean. Teontzia borosilikatudun beirazkoa da eta iragazki zeramikoa du.

Gainera, Portugalen kalitate handiko zeramikaz egindako labe-azpilak dituzu. Bi koloreko piezak dira: kanpoaldea opalo-urdinezko akabera du, eta barrualdea bolikara da. Eta, osagarrien estetika bera dutenez,
mahaira atera daitezke zuzenean; hala, bilduma dotore eta uniformea lortzen da.

* Kontsultatu zure dendan sustapen hau dagoen. Vegalsa, Mercat eta Caprabon izan ezik.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
152826