Plan Estrategiko honetan lorpen handiak lortzen ari gara balio-katearen eraginkortasunean, hasi eskaintzen dugun kalitate-prezio harremana maximizatzeko hornitzaileekin dugu lankidetzarekin eta gure bezeroek dendan duten esperientziara arte.
5.000 hornitzaile ingururekin lankidetzan aritzen gara EROSKI zurekin estrategia garatzeko; estrategia honek elikaduraren garrantziari balio eman nahi dio berriro, osasuna eta bizi-kalitatea zehazten baititu. Hori dela eta, EROSKIN kontsumitzaileek aukeratzen duten askatasunaren alde egiten dugu eta hori ahalbideratzeko marken alde ere bai. Nekazaritza elikagaien sektorearen alde ere egiten dugu, sektore anitza eta gora doana baita, eta gure babes osoa du. Puntu honetan tokiko ekoizleen ahalegina azpimarratu nahi nuke; tradizioaren autentikotasuna XXI. mendeko kontsumitzailearengana egokitzeko egiten ari diren ahalegina. Horregatik gure “ETE-EROSKI konpromisoa” 2.496 hornitzailerekin; epe ertain eta luzerako akordioak egin ditugu tokiko produktuei balioa eman eta toki bakoitzeko kontsumitzaileengana gerturatzeko; mikroenpresa, ete eta kooperatibetara egokitutako merkataritza-kudeaketa garatu dugu eta lankidetzan gabiltza euren profesionalizazioan aurrera egin dezaten eta nekazaritzako elikagaien sektorea artikulatu dadin oso dibertsifikatutako produkzio ehun baten bidez.
2014an gure dendak produktuz hornitzeko ereduan aurrera egin dugu, eta gero eta eredu integratuagoa daukagu. Aurten inauguratu dugu Mallorcako Palman freskoen plataforma automatizatua; urrats handia da Balear Uharteetako gure jardueraren ekoizpenean eta produktu freskoetan espezialistarik hoberenak izaten jarraitzen laguntzen digu.
2014an Elorrioko (Bizkaia) elikagaien plataformako automatizazio berria ere abian jarri da, penintsularen iparralderako. “Zurekin” merkataritza-eredu berriak eskaintzen duen sorta zabalagoari erantzuteko da plataforma hau, laneko osasunari lehentasuna ematen dio eta kokapen logistiko hau -40 urte baino gehiagoko historia duena- Europako plataformarik berritzaileenen artean jarri du.
Gure lehentasuna da kontsumitzaile bakoitzari balio handiagoa, aniztasun gehiago eta prezio hobeak eskaintzea. Hori dela eta, gure bezeroek nahi duten bikaintasuna lortzeko lan-prozesu guztien etengabeko hobekuntza da gure ardatza.
Bere indarrak ardatz dituen EROSKI nahi dugu, errentagarriagoa, sendoagoa eta 2014an erdigunera iritsi den Plan Estrategikoari jarraituko diona. Datozen urteetarako finantza-muga garbi dugunez, Plan Estrategikoaren bigarren zatiko lehentasuna da merkataritza-sare osora “zurekin” merkataritza-eredua zabaltzea.
Javier Amezaga
Baliabideetako zuzendari orokorra