Uncategorized

Barazki-parrila bikaina prestatzeko aholkuak

Aire librean sukaldatzeko eta jateko unea da eta dendetan barazki eta ortuari aniztasun handia aurkituko ditugu…

Horiek aprobetxatzeko modu onena? Erre edozein barazki parrilan. Aholku batzuk emango dizkizugu parrila hori perfektua izan dadin

• Olio piska bat barazkietan edo parrilan igurtzita, barazkiak ez zaizkigu itsatsiko.

• Barazki gehienak su ertainean erretzen dira hobeto. Barazkiak erretzen hasten badira, biratu eta mugitu barazkiak bero gutxiago dagoen parrilaren aldera,

• Prekozinatu zenbait barazki eta ortuari, hala nola, patatak, kalabazak, erremolatxak… Erretzeko behar duten denbora murriztuko duzu eta erre aurretik samurrak geldituko direla ziurtatuko duzu. Hau gararntzitsua da haragiarekin edo arrainarekin edo barazki suabeagoekin nahasten badituzu burruntzian. Egosi piska bat ur irakitan samurtzen hasten direnera arte, ondoren hoztu ur hotzetan.

• Marinatu azkar bat? Igurtzi barazkiak olio, ospin, gatz eta piperbeltz nahasketa batekin. Espezieak eta belar freskoak gehituz, zaporeak are ghiago nabarmenduko dituzu.

• Ez da ezer alferrik galtzen! Bazkarian barazki-erreak sobratu badira, aprobetxatu udako sandwichak, tacoak eta entsaladak egiteko.
Erre zure parrilan tipulak eta tipulinak, artoa, kalabaza, perretxikoak, tomatea edo brokolia ere.

IKUSI BIDEOERREZETA: Barazki-parrilada ezti eta espezia ongailuarekin

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
316361