Belle

Begiei etekina ateratzeko 5 maskara eta 5 amarru

Uste duguna baino askoz gehiago adierazten dute begiek eta horregatik, belle&MAKE-UPen betile-maskarari etekina ateratzen erakutsi nahi dizugu, zure begiradaren adierazkortasuna nabarmentzeko.

belle&MAKE-UP markaren maskara bakoitzak kontu handiz aukeratutako osagaiekin egindako formula espezifiko bat dakar. Polimero guztiak ez dira berdinak, ezta emoliente guztiak ere, ezta pigmentu guztiak ere. Gainera, gure maskara guztiak dermatologikoki frogatuta daude eta hipoalergenikoak dira (alegia, alergia arriskua murrizteko formulatuak). Hortaz, guztiz bateragarriak dira begien gunearekin. Gainera, formula zehatzari oso garrantzitsua den beste elementu bat gehitu diogu: eskuila. Harekin, betileak orraztu eta produktua banatuko dugu. Eskuila ondo aukeratzeak eragin handia dauka azken emaitzan.

Baina, formula eta eskuilaz gain, funtsezkoa da maskara ondo aplikatzea. Maskara on bat izan dezakezu esku artean, baina, ondo aplikatzen ez baduzu, ez du ezertarako balio. Horregatik, 5 amarru eskaini nahi dizkizugu gaur, betileak+maskara konbinazioaren onura guztiak baliatu ditzazun:

1. Ez ponpatu eskuila maskararen barruan. Ez dakigu noren ideia izan zen keinu hori egitea, baina airea maskaran sartzea ahalbidetzen du eta ondorioz, maskara lehortu eta haren balio-bizitza murrizten da. Kontuan izan maskararen balio-bizitza gomendatua 3 hilabetekoa dela. belle&MAKE-UP markak 4 betile-maskara dauzka bilduma iraunkorrean eta denboraldi honetan, edizio mugatuko beste bat atera dugu.

2. Kizkurtzea ez da ezinbestekoa, baina laguntzen du. Maskara aplikatu aurretik betile-kizkurgailua erabiltzen baduzu, maskararekin finkatuko den kurbadura handiagoa lortuko duzu.

3. Maskara aplikatzean, jarri eskuila betileen oinarrian. Egin sigi-saga mugimendu bat bertan, eskuila desplazatu gabe. Keinu horri esker, betileak eskuilan sartuko dira eta produktua haien sustraietara iritsiko da, makillaje egokia lortuz. Hori egin ostean, eskuila herrestatu dezakezu eta betileak guztiz estaltzen direla ikusiko duzu. Hala egiten baduzu, ez dituzu geruzak behin eta berriro aplikatu behar izango, lehenengo aplikaziotik betileak ederki makillatuta geratuko baitira. Poliki lan egin, baina etengabe. Maskara lehortzen denean, ez aplikatu milaka geruza. Betileak trinkotzea baino ez duzu lortuko, eta haien kurbadura galduko duzu.

4. Maskararekin betazala zikintzen baduzu: Utzi lehortzen eta kendu kotoi-zotz batekin. Azalean lehortutako maskara hauts bihurtzen da eta ez du zikintzen. Jakingo duzunez, lehortzen uzten ez baduzu, azala zikintzea baino ez duzu lortuko.

5. Makillajea kentzea: Zaindu zure betileak; bestela, jausiko dira. Kontuz ibili makillajea kentzean. Busti bi kotoi puska makillajea kentzeko produktu espezifiko batekin. Aplikatu kotoi puska bat begi bakoitzean eta itxaron 20 segundo. Horrela, makillajea bigundu eta errazago urtuko da. Ez igurtzi begiak eta kendu makillajea leuntasunez.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
315510