Badira hamar urte baino gehiago EROSKIk Berdintasunerako Behatokia daukala, eta antolakuntza osoan printzipio hori bete dadila zaintzen du; izan ere, pertsonek duten indarrean, haien lanaren gaitasun transformatzailean eta garapen pertsonalean eta profesionalean sinesten dugu.
EROSKIren Berdintasunerako Behatokia 2005ean sortu zen, helburu hauekin: Eroskiren barruan emakumeen errealitatera hurbiltzea, lanean genero-arrazoiengatik dauden desberdintasunak ezabatzea eta haien itxaropenekin, talentuekin eta beharrekin bat datorren ingurune profesionala sortzea.
Ildo horretatik, berdintasunarekin eta bateratzearekin zerikusia duten jarduera guztiak identifikatzeko barne-marka bat sortu genuen: Cómplices
Behatokia genero-berdintasunarekin konprometituta dauden erantzukizun eta ordezkaritza sozial ezberdinetako bazkideek eratzen dute, eta sei lan-eremu hauetan antolatuta dago:
- Hizkuntzaren erabilera
- Oztopo fisikoak eta osasunekoak ezabatzea
- Oztopo sozialak ezabatzea
- Garapen pertsonala eta profesionala
- Lan-bizitza eta bizitza pertsonala bateratzea
- Komunikazioa eta aitorpena
Berdintasun Plana 2015ean berrikusi eta eguneratu zen azkenekoz, Berdintasunerako Behatokiaren eta ordezkaritza sozialeko organoaren (Sozietatearen Kontseilua) bidez, eta, Kontseilu Errektoreak formalki onartu zuen.
Berdintasun-plana aldian behin berrikusten da kontrola sozialarekin, eta talde osoak Barne Komunikazioko kanalen eta euskarrien bitartez eskura dezake.
12 urte hauetan, ekintza asko jarri dira martxan. Azpimarratzekoak dira hauek:
- Berdintasunezko hizkuntzaren gida ezarri genuen, 2016an berriro editatu zena.
- Bereizkeriarik gabeko hautaketarako gida sortu genuen, eta funtzio horietan erantzukizunak dituzten pertsonei prestakuntza eman genien.
- Sexu batek soilik betetzen zituen funtzioak identifikatu eta oztopo sozial horiek hausteko jarduera-planak zehaztu ziren.
- Prebentzioaren eta osasunaren aldetik taldearen lan-baldintzak hobetzeko jarduerak burutu dira, emakumeen baldintza fisikoak, fisiologikoak eta antropometrikoak erreferentziatzat hartuz.
- Hainbat barne-kanpaina egiten dira urtero aukera-berdintasunaren eta erantzunkidetasunaren gainean sentsibilizatzeko.
- Bizitza pertsonala eta lana bateratzeko hobekuntzak egin dira.
Marta Carazo, EROSKI S.Coop-en Kudeaketa Sozialeko zuzendariak EROSKIn landutako hainbat puntu garrantzitsu azpimarratu ditu.
“Barne-sustapena ohikoa da Eroski Taldean, eta, ondorioz, nabarmen igo da emakumeen ehunekoa erantzukizunezko postuetan, beste enpresa lehiakideekin alderatuta”.
“Eroskin aitzindariak izan gara genero-gaietan, eta lehenengo banaketa-enpresa izan ginen hipermerkatu bateko gerentzian emakume bat zuena”.
“Emakumeek baliatzen dituzte batik bat bateratzea laguntzeko baimenak, eta horrek agerian uzten du kontzientziazio gutxi dagoela gizarte aurreratuago bat eraikitzeko behar den erantzunkidetasunaren gainean”.
Gure kooperatibaren sorrera-estatutuek argi eta garbi jasotzen dute genero-berdintasuna. EROSKIn, % 80 emakumeak dira, eta printzipio hori gure antolakuntzaren maila, prozesu eta politika guztietan betetzen dugu, aukera-berdintasun garbia, tazitua eta agerikoa bermatzeko, bai harreman profesionaletan bai tratu pertsonalean.
Erantzukizunezko lanpostuetan emakume gehien dituen banaketa-enpresa gara, % 72, alegia.
Azpimarratzekoa da urteko lanpostu-igoera guztietatik % 71 emakumeak izan direla. Gainera, lana sortzen dugu desgaitasuna duten pertsonentzat, eta horien % 60 ere emakumeak dira.