Azal bakoitzak ezaugarri eta behar zehatzak ditu, eta, horregatik, zure azala ezagutu behar duzu, produktu bat aukeratu aurretik.
belle markak bainu-gel berriak ditu, azal sentikorrenak babesteko eta behar zehatzenak asetzeko. Eta belle produktu guztiak bezala, gelak dermatologikoki frogatuta daude eta ez dute parabenorik osagaietan.
Azal Atopikoa
Lihozko olioa duen gela bereziki egokia da azal sentikorretarako, estra lehorretarako eta joera atopikoa duten azaletarako. Azala lehengoratu, zaindu eta hidratatzen du, Omega 6 nahitaezko gantz-azidoen formulazioari esker. Deshidratazioa prebenitzen du eta azalari elastikotasuna eta leuntasuna ematen dizkio, bai eta geruza lipidoa mantentzen lagundu eta azkura arindu ere. Ez du ez koloratzailerik ez alergenorik.
Azal Deshidratatua
% 5 urea purua eta glizerina dituen gel hau biziberritzeko eta elikatzeko beharra duten azal deshidratatu eta latzetarako garatua izan da. Urea puru kopuru handia eta glizerina dituenez, lehortasuna eta tenkatasuna arintzen laguntzen du. Ezkatatzea eta zimurtasunak ezabatzen ditu.
belle, guztiontzako marka bat
belle 2009an sortu zen, Eroskiren emakume eta gizonentzako edertasun- eta ongizate-marka gisa. 400 produktu baino gehiago ditu merkatuan, eta horien artean, aurpegirako eta ilerako kosmetika, gorputz-lozioak, higiene-produktuak, tratamendu zehatzak, eguzkitakoak, makillajea eta lurrinak ditugu. Hala, belle haren eremuan gehien garatu den edertasun-marketako bat da.
Parabenorik gabekoak, klinikoki egiaztatuak eta eraginkortasun bermatuarekin, belle produktuak irtenbide bikaina dira eta EROSKIn baino ez dituzu aurkituko. Ezagutu sorta guztia hemen