Belle

Belle esentzialak Eguberrietarako

Aurtengo Eguberrietan, sinplifikatu, funtsezko gauzez gozatzeko.

EROSKIn, lagundu nahi dizugu, Eguberri hauetan, gauzarik garrantzitsuenaz ahalik eta gehien goza dezazun: senideekin igarotzen duzun denbora, zure burua mimatzeari eta kapritxo bat emateari utzi gabe.

Hortaz, eskaintzak, opari-ideiak, trikimailuak eta funtsezko edertasun-produktuak bildu ditugu, zentzu guztietan harritzen eta zure azalean eroso eta zoragarri sentiarazten lagunduko dizutenak. Zure edertasuna benetakoa eta berdingabea delako. Etorri nahi duzu?

Edertasun-errituala aberastuko duten funtsezko 4 produktu, zure azala mimatzeko eta Eguberrietan pozaren pozez egoteko.

GARBIKETA

Aurpegirako belle micropeeling esfoliatzailea

Agur ezpurutasunei eta zelula hilei

Peeling efektu leuna duen aurpegirako esfoliatzailea, ezpurutasunak kentzen eta azalaren gainazaleko geruzak berritzen dituena. Japoniako kriptomeria-aterakina du, zelulen birsorkuntza indartzen duena eta azalaren babes-eginkizuna lehengoratzen duena. Bere aktibo-konbinazio bereziak azalaren zahartzearen seinale nagusiak prebenitzen ditu: orbanak, inperfekzioak eta zimurrak. Dermatologikoki frogatuta. Parabenorik gabe.

HIDRATAZIOA                                 

Oil Elixir belle NATURAL

Larruazala sendotzeko kontzentratu ez-koipetsu antioxidatzailea.

  • Jojoba-olioa: antioxidatzaile asko dituenez eta oso elikagarria denez, kolagenoa sintetizatzen laguntzen du eta azala suspertzen du.
  • Sesamo-olioa: antioxidatzaile eta bitamina E asko dituenez, azalaren zahartzea moteltzen laguntzen du.
  • Sichuango piperbeltz-aterakina: zimurrak murrizten eta prebenitzen laguntzen du, lifting gisako ekintzari esker.
  • Gromwell sustrai-aterakina: azal sentiberaren tratamendurako aterakin botanikoa, azalaren hesi-funtzioa indartzen baitu.

Erabilerak: serumaren ordez erabil daiteke, aurpegi, lepo eta bularrerako gau-tratamendu gisa edo txoke-tratamendu gisa oso hidratazio-maila baxuko guneetarako: sudurraren hegalak, masailak, ezpain lehorrak, etab.

Ukitu zetatsu ez koipetsua. Azal mota guztietarako egokia. % 100 jatorri naturaleko osagaiak. Dermatologikoki frogatuta. Formula beganoa.

ILEA                                            

Ilerako berreskurapen-tratamendua

Zigortutako ilearen kalteak konpontzen laguntzen du, osasuntsu eta zetatsu utziz, koloratu ostean ere bai. Zuntz kapilarraren gainean jarduten duten osagai aktiboak konbinatzen ditu, haren distira eta bizitasuna lehengoratuz:

  • Abisinia-olioak Omega 3 eta 6 gantz-azido ugari ditu eta horiek nutrizio handia ematen dute, baita puntarik kaltetuenetan ere.
  • Agente egokitzaile sinergikoek segundotan jarduten dute zure ileari distira, erraztasuna eta zeta-itxura itzuliz, deskorapilatzea erraztuz. Harrituko zaitu!

Dermatologikoki frogatuta. Parabenorik gabe.

Gizonezkoentzat                                      

Nekearen kontrako aurpegirako FPS15 MEN krema, belle-ren eskutik  

Esnatu eta babestu zure aurpegia.

Testura arina duen eta azkar xurgatzen den aurpegirako krema honek konplexu indargarri eta konpontzaile bat dauka, nekearen seinaleak arintzeko eta azalaren mikrozirkulazioa hobetzeko, erretinola, biotina, indigaztainondo-aterakina eta mosketa arrosa bezalako osagaien ekintza konbinatuari esker. E bitaminak, salbia-aterakinak eta FPS 15ak azala babesten dute eta azalaren zahartzearen aurka borrokatzen dute, eta moringa-aterakinak propietate indargarriak ematen ditu.

Dermatologikoki frogatuta. Parabenorik gabe.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
335199