Belle

belle & MAKE-UP ezpainetako no transfer berriak

Matte Crème ezpainetako berriak belle & MAKE-UP markako Imperfectly Perfect edizio mugatukoak dira, eta bere horretan mantentzen dira maskara azpian, hura zikindu gabe, eta ezpainak lehortu gabe.

Ezpainetakoen ehundura berritzailea leunki irristatzen da ezpainetan eta, lehortzerakoan, belus-antzeko akabera mate bat uzten du, suabe eta elastiko mantentzen dena, sekulako arintasuneko sentsazio oso eroso batekin. Ahaztu egingo zaizu eman duzula ere!

Kolorea homogeneo mantentzen da eta oso pigmentatuta, orduak eta orduak irauten duen estaldura oso eta berehalakoa bermatuz.

No transfer eta itsasten ez den iraupen luzeko eta waterproof formulari esker, jan, edan, musuak eman eta maskara eraman dezakezu, orbanik sortzeko beldurrik gabe.

Gradazio desberdineko hiru arrosak oso egokiak dira denboraldi honetako puntuzko soineko luze beroekin eta bota soil batzuekin eta eguzkitako betaurreko batzuekin eramateko.

01 Marble Pink: arrosa argia
02 Sakura: tarteko arrosa
03 Olimpo: arrosa sakona

Eta, azkenik, formula beganoa da, parabenorik gabekoa, glutenik gabekoa eta dermatologikoki frogatuta dago. Hipermerkatuetan eta supermerkatuetan aurkituko dituzu 4,65 €-ren truke!

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
335774