Belle

belle&MAKE-UPen Hello Summer

belle&MAKE-UPen Hello Summer badiek udan dituzten ur urdin argietan eta kolore argietan inspiratu da, bizitzaz betetako bilduma ekartzeko. Feminitate delikatuz inguratutako udako paleta. Bolumenez betetako tonu arrosa-laranjatuak eta ezpain biziak eguzkiz bainatutako aurpegian.

Hello Summer-ek kaixo esaten dio udari, koralezko hesi naturalari, egun beroetako ilunabarren magiari.

Produktu guztiak dermatologikoki testatuta daude eta ez dute parabenorik.

Azala

Bazenekien Baked hitzak egosita esan nahi duela? Eta makillaje-hautsen produktuetan, berriz, ekoizpen teknika bati egiten dio erreferentzia. Prozedura honen bidez egindako produktuak labean egosiz edo terrakotako xafletan eguzkitan lehortzen dira. Artisau-prozesu horren bidez egindako produktuek abantaila ugari dituzte:

– Testura leunagoa eta krematsuagoa da (lantzeko errazagoa)

– Hobeto eransten dira eta gehiago irauten dute.

– Formulazioak pigmentuak ez diren osagai gutxiago behar ditu (adibidez, talkoa), eta kolorea biziagoa eta kontzentratuagoa da.
Hello Summer bilduman abantailaz betetako Baked koloretea eta Baked bronzer bat gehitu ditugu.

Baked koloreteak tonu arrosen eta laranjatuen konbinazio eder bat du, pigmentu argitzaileekin, ezin hobea dena azaleko tonu guztietarako. Kolorea eta tonua ematen die berehala masailei, era naturalean edertuz. Hautsak egosteko prozesuari esker, kolorea era modulagarrian askatzen uzten duen zeta-antzeko formula bat lortzen dugu, errazagoa baita lausotzea.

Baked bronzerra oso-oso leuna da, eta tonu beltzaran delikatu eta uniformea ematen du. Hautsak egosteko prozesuari esker, koloretako pigmentuen intentsitatea eta homogeneotasuna indartzen da. Aparta da azalaren tonua indartzeko, oso erraz lausotzen dira eta, bere tonuen konbinazioari esker, beltzaran natural baten itxura ematen dute.

Izen hauekin aurkituko dituzu:

Baked koloretea Ed. mugatua 01 Sun kiss

Baked koloretea Ed. mugatua 01 Theia

Ezpainak

Arrosa, marrubia, mugurdia, azal batetik bestera moldatzen diren gama bereko ñabardurak, bilduma bizi bateko benetako protagonista egiteko ezpainak. Pigmentu-eduki handia duenez, kolorea ezpainetara atxikitzen da, iraupen luzeko emaitza uniforme bat emateko. Testura itsaskorra akabera belusatuarekin eta efektu matearekin.

Kakao-gurin eta karité askoko ezpainetako erdilikidoa, ekintza hidratatzailearekin, gehienezko erosotasuna bermatuz eta ezpainetako azal delikatua elikatuta eta leun mantenduz.

 

Punta alakatuzko belakidun aplikagailuak dosifikatzea errazten du eta gehienezko zehaztasuna, baita ertzetan ere.

Izen hauekin aurkituko dituzu:

04 Red Sunset gorri bizi eta epel bat da,

05 Summer nights arrosa oparoa eta belusatua da

eta 06 Flamingo koral-islak dituen arrosa argi bat da.

Azazkaletako laka

Edizio mugatu bi tonu berri gehitu dira belle&MAKE-UP 5-free laken formulara. Koral antzeko arrosa eta islaz betetako berde sakon bat. Estaldura handiko formula pintzel lau eta labur batekin batera saltzen da, errazago aplikatu ahal izateko.

Izen hauekin aurkituko dituzu:

04 Deep Emerald: esmeralda-berde irisatua.

05 Dahlia: koral-arrosa argia.

laca

 

 

 

 

 

 

 

 

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
39306