EROSKI Provolone Gazta Gozoa erreferentzia berria da nazioarteko gazten artean eta txinpartak aterako dizkiozu sukaldean. % 100 behi-esne italiarraz egindako gazta. Bere zapore atsegin eta gaitasun urgarriagatik nabarmentzen da. Italian gazta hau, xaflan edo txingarretan eginda, normalean barazkitxo erreekin batera osagarri gisa jaten da.
Proteina noble eta kaltzio asko dituen produktua, zure plater beroen lagun ezin hobea. Etxean oso erabilgarria den 200 g-ko formatuan dator, eta gainera ez du kontserbagarririk.
Provolone gazta Italiako hegoaldean gaztarik famatuena izanez, ez da hango sukaldeetan falta. Hainbat itxurako eta 10-15 cm-ko piezak egiten dira. Hala ere, gaur egun iparraldea da Provolone gazta gehien ekoizten duen eskualdea (Piemonte, Lombardia eta Veneto).
Merkatuan oso zapore sendoko Provolone aurkitu daiteke (Provolone Piccante), baita EROSKI Provolone bezalako beste gazta gozoagoak ere. Ontze-denbora 4 hilabeteetatik urte batera doa.
Provolone gazta sukaldeetan asko erabiltzen da hainbat plateren osagarri gisa, esaterako entsaladetan, duen zaporearengatik eta bere ehundura irmoak xerretan moztua izateko aukera ematen diolako.
Zure mahaikideak aho zabalik uztea proposatzen dizugu Provolone gazta xaflan eginda, gosegarri gisa zerbitzatu dezakezun errezeta ezin hobea delako. Provolone gazta besterik gabe dastatzea posible den arren, konfitura bezalako saltsa gozoaz lagundu dezakezu, edo adibidez entsalada baten osagarri bezala.
Aberastu itzazu errezetak eta aurkitu ezazu EROSKI Provolone Gazta Gozoa gure online supermerkatuan