Askotarikoak

Betiereko maitasuna prezio onei

Eroskin duela urtebete baino gehiago hasi ginen ekimen desberdinak martxan jartzen, inflazio handiak erosketa-saskian duen eragina murrizteko.Horregatik, 2023an inflazioaren aurkako saskia eskaini zuen lehen supermerkatua izan ginen, eta bertan 1.000 produktu baino gehiago sartu genituen, merkatuko onenetarikoak, prezio zoragarrietan, zure etxean aurrezkia sortzeko.Espero dugu gure “maiteminezko saskiarekin” aurrezkia gehitzea lortu izana eta gure prezioekin maitemindu izana.

Urtebete geroago, maitasunaren sugarrak piztuta jarraitzen du Eroskin. Maiteminetik betirako maitasunera igaro gara beti prezio onean dauden 2.000 produktu baino gehiagorekin, eta horiei esker elikadura osoa, era askotakoa eta jasangarria izan ahalko duzu. Elikagai freskoak frutategian, arrandegian edo harategian, tokiko produktuak, zugandik hurbil eginak, eta etxe batean falta ezin diren oinarrizkoak, hala nola esnea, ogia, lekaleak edo arrautzak. Eta erdia baino gehiago Eroski markakoak dira. Aurrezten lagundu nahi dizugulako, bilatu etiketa honekin* adierazitako produktuak zure ohiko dendan.

SBP_sticker_EUSK

Zure premia guztiak asetzeko produktuak aurkituko dituzu:

+60 Fruitu

+40 Barazki

+40 Arrain eta arrainki

+60 Haragi

+330 Tokiko produktu fresko eta elikadurakoak

+30 Lekale

+20 Olio

+75 Urdaitegiko produktu

+25 Ogi eta opil

+110 Izoztu

+215 Esneki

+60 Pasta mota

+50 Landare-, haragi- eta arrain-kontserba

+350 Higiene-produktu zuretzat, zure haurtxoarentzat eta zure etxerako

Erosketa bakoitzean aurreztu dezazun.

Gainera, zure saskia bete dezakezu eguneroko nahitaezko produktuekin soilik 70 euroren truke. Deskargatu hemen.

Hilez hil kontatuko dizugu, eta zure erosketa-saskian nola aurreztu erakutsiko dizugu elikadura osasuntsua izan dezazun tokiko askotariko aukerarekin. Jatea gauza bat delako, eta ondo elikatzea beste bat.

Jarraitu aurrezkia gehitzen

Badakizu, EROSKIn dena gehitzen da aurrezten jarraitzeko. Eta gure betiko prezio onei gehitu:

% 4ko deskontua zure erosketa guztietan, Oro txartelarekin, beste eskaintza eta sustapenekin bateratu daitekeena**. Hilean soilik 4,99 €-ko kuota ordainduta.100.000 familia baino gehiago ari dira aurrezten. Kontsultatu hemen informazio guztia.

Hamabostean behin, deskontuak eta eskaintzak. Jarraitu aurrezkia gehitzen hilero gure eskaintzekin. adibidez martxoan bigarren alean izango duzun % 70eko deskontua.

Deskontu-kupoiak, zure produktu gustukoenetan eskaintza pertsonalizatuekin. Zure txartelean aurkituko dituzu zuretzat prestatu ditugun aurrezki-kupoiak. Aktibatu gehien interesatzen zaizkizunak eta gozatu itzazu, automatikoki aplikatuko dira zure EROSKI bazkide txartelarekin kutxatik igarotzen zarenean.

Onura eta abantaila gehiago bazkide izateagatik. Gozatu eskaintza bereziez eta aurreztu ehunka produktutan bazkide izateagatik.

Familiak 0-12 plana. Doako plan honekin % 2 itzultzen dizugu zure erosketa guztietan*** eta % 5eko aurrezkia pixoihal eta paper-zapietan 3 urte bete arte. Eman izena, doan da!

5.700 eskaintza baino gehiago tokiko produktuetan. Eroskin badakigu tokiko produktuak erostea eta kontsumitzea garrantzitsua dela gure familientzat eta ezinbestekoa dela gure komunitateen etorkizunerako. Horregatik, ezin ziren gure aurrezteko proposamenetatik kanpo gelditu.

 

Maitasuna al da? Aurrezkia da

 

* “Beti Prezio Onean” adierazita duten produktuak tokiaren arabera alda daitezke’.

** EROSKI Bidaiaken ezin da beste deskontuekin metatu.

*** Hilean 150 €-ko erosketatik aurrera.% 2ko aurrezpena ezin da metatu Oro txartelaren aurrezpenarekin.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
443383