EROSKI enpresa

Bizitza oso bat zurekin

Aurten, EROSKI, S. Coop.-en hogeita hamar bat bazkide erretiratuko dira belaunaldi berri bati bide emateko. 20,30,40…urte daramaten pertsonak; bizitza oso bat partekatutako proiektu kooperatibo batean lan eginez.

Tradizioari jarraiki, urria izan da ekitaldi honetan erretiratuko diren pertsonak biltzeko hautatu den hilabetea. Iñigo Eizaguirre gizarte arloko zuzendaria izan zen zeremonia-maisua, eta kooperatibaren izenean eskerrak eta aitorpena luzatu zizkien.

Gernikak, aurten, duela 80 urte herria errautsen artetik berpizteko eta berriz altxatzeko gai izan ziren herritarrak omentzen ditu, egin zuten ahaleginarengatik eta erakutsi zuten solidaritateagatik.
Taldea biltzeko eszenatoki perfektua izan zen, asteleheneko merkatuaz eta Gernikako Batzar Etxera eta Gernikako Arbolara bisita gidatuaz gozatu ahal izan baitzuen. Han egiten ziren Bizkaiko Jaurerriko Batzarrak, eta gaur egun Bizkaiko Batzar Orokorren egoitza da, monumentu kategoriarekin Kultur Intereseko Ondare gisa aitortua dagoena. Gero, zesta-puntako partidu batean egoteko aukera izan zuten, eta mahai on baten inguruan amaitu zuten ospakizuna.

Hitzekin azaldu ezin daitekeen okasio horietako bat da. Barre eta argazki artean, anekdotaz anekdota haien bizipenak eta kontakizunak entzutea aberasgarria da hurbiltzen den ororentzat.

Egunero-egunero, pertsiana irekitzean hainbat eta hainbat pertsonentzako irribarre adeitsua, konfiantzazko pertsona eta Eroskiren dendako aurpegia izateko pultsua irabazi dutenei egindako keinu txiki bat besterik ez zen izan jardunaldi hura.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
76688