EROSKI marka

Brotxak garbitu

Zeregin batzuetarako inoiz ez genuen denborarik izaten, gaur… brotxak garbituko ditugu!

Gaur egun higienea eta ordena gauza garrantzitsuen top ten-ean daudenez, inoiz denborarik izaten ez zenuen zeregin batzuk proposatu nahi dizkizugu…
6 trikimailu proposatzen dizkizugu zure brotxak eta pintzelak garbitzeko eta egoera onean denbora gehiagoz irauteko:

1. Zenbatean behin garbitu behar dira brotxak?

Oro har, erabiltzen diren bakoitzean garbitzen dira brotxak. Egia da, benetan ari gara. Baina astean behin sakon garbitu daitezke eta egunero azaletik garbitu azkar lehortzen den berariazko spray batekin.

brocha 1

2. Zer behar dut nire brotxak garbitzeko?

Kontuan izan brotxa batzuk ile sintetikoarekin egiten direla eta beste batzuk naturalarekin. 3 aukera proposatzen dizkizugu:

2.1. Kokozko xaboi-pastilla: Zure brotxa denak garbitu eta berrien pare uzten ditu. Aukerarik hoberena da, ekonomikoena ere bai eta argi ikusi da garbitzeko eraginkorra izateaz gain, emaitza ere hala dela. % 100 landare-xaboia proba dezakezu, glizerina eta koko-olioa duen belle xaboia.

2.2. Baxerak garbitzeko xaboia ile sintetikoarekin egindakoentzat: ontziak garbitzeko ohiko xaboi berdea oso egokia da krema eta likido erako produktuen berezko gantza desegiteko.

2.3. Xanpua: Hautsarekin erabiltzen diren brotxak edo ile naturalarekin egindakoak garbitzeko egokiena xanpua da.

brochas 2

3. Nola garbitzen dira?

3.1. Brotxako ilea kontu handiz bustitzen da, beste ezer busti ez dadin. Garrantzitsua da ura galandan ez sartzea, puztu egin baitaiteke eta ondorioz, brotxak ilea galdu dezake.

3.2. Xaboi-pastillan pasako dugu brotxa eta kontuz garbituko dugu behatzen laguntzarekin edo brotxak garbitzeko silikonazko berariazko eskularru batekin, makillaje dena desegin dezagun.

3.3. ur epela botako diogu, urak garbi irteten duela ikusten dugun arte.

brochas 5

4. Nola lehortzen dira?

Kanpoan lehortzen dira, baina arau batzuk dituzte. Brotxa bakoitzeko ileak ondo jarri eta lehortzen utzi behar dituzu. Heldulekua eta galanda horizontalean jarri daitezke lababoaren gainean eta ilea kanpoaldera dela utzi lehortzen.

brochas 3

5. Nola gordetzen dira?

Ontzi batean gorde ditzakezu, brotxentzako manta batean, kaxa batean edo zorroan, baina kontuz ibili hautsez bete ez daitezen eta elkarren gainean pilatuta gera ez daitezen. Gomendagarria da brotxa guztiak nezeser batean ez gordetzea erabiltzen ez duzun makillajearekin batera, seguru asko nezeserra ondo garbitu gabe egongo denez, brotxak berriro ere zikindu egingo direlako.

6. Zenbatean behin berritu behar nituzke?

Ongi zainduz gero, brotxek egoera onean askoz gehiago irauten dizutela ikusiko duzu. Brotxa aldatu egin behar da ilea erabat lehorra badu, ilea galtzen badu, opakua bada eta azalerako goxoa ez bada.

brochas 4

Amaitzeko, gogoan izan ez dela beharrezkoa brotxa bera erabiltzea hautsarekin, koloretearekin, beltzarantzekoarekin, argi-emailearekin, itzalekin, ezpainetakoarekin… gaur egun diru asko gastatu gabe izan daiteke oinarrizko brotxa sorta bat eta hobeto makillatzeko lagungarria izango duzu.

brochas 6

belle&MAKE-UP sortan aurpegi, begi eta ezpainetarako brotxak, pintzelak eta oinarrizko beste osagarri batzuk 1,60 eta 6,90 euro artean dituzu. belle&MAKE-UP produktu guztiak EROSKI dendetan baino ez daude.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
310791