Elkartearekin bateara Caaltayudeko Erkidegoko eta Arandako Eskualdeko gerezia sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dugu Aragoiko lurralde honetako gerezia merkaturatzeko eta garatzeko. Hitzarmenaren helburua produktu hau sustatzea da, Cereza de Calatayud y del Aranda gerezirako “Lurraldeko kalitatearen markari” dagokion kalitate-gutunean zehaztutako espezifikazioei jarraikiz, bereziki ingurumenarekin, gizartearekin eta ekonomiarekin lotutako espezifikazioak, eta frutaren kalitatea eta berezitasuna kontuan hartuz.
Lortutako hitzarmena Kooperatibak lan egiten duen inguruko elikagai-produktuak merkaturatzeko hartu duen konpromisoaren esparruan kokatzen da, honi esker lehen sektore jasangarriago bat sustatzen da eta produkzio-ehunaren aniztasun handia mantentzen du. Hitzarmenaren bidez eta gure kooperatibak sektoren honen egonkortasunaren aldeko konpromiso moduan, modu argian identifikatzen dugu “Cereza de Calatayud y del Aranda” kalitate-marka. Etiketan zonaldeko, herriko eta lursaileko identifikazioa (Aragoiko bandera) eta produktuaren-logoa gertzen direlarik. Berehala nabarmenduko da
lurralde honetako gereziaren garrantzia dagoeneko badauden ekoizle eta landaketei produktua merkaturatzea ahalbidetuz. Prozesuan hobekuntzak inplementatuz, frutuaren kalitatea areagotuz eta produktuaren garrantzia nabarmenduz, esplotazioen errentagarritasuna areagotuko da epe ertainera, eta landaketa berrien inplementazioa erraztuko du gainera.
EROSKIREKIN hitzarmen hau sinatzeak zonaldean eragin sozio-ekonomiko garbia lortzeko dugun misioan aurrera pauso bat suposatzen du, alde batetik, eremu-deprimituetan laborantza sartzea eta bestetik, merkatuan gerezien presentzia-aldia areagotuko dugu. Emaitza hauek aplikazio zuzena izango dute Calatayudeko Erkidegoko Eskualdean eta Aarandako Eskualdean gereziak ekoizten dituzten 20 herri baino gehiagotan. Guztira 3.300 hektarea”, baino gehiago suposatzen dutenak, Jesús Aba, Calatayudeko eskualdeko eta Arandako eskualdeko gerezia sustatzeko Erkidegoaren presidenteak adierazi duen bezala.
EROSKI Aragoin
Gure EROSKI establezimenduek 67supermerkatuz eta dibertsifikazio-negozioz osaturiko sare komertziala duten Aragoin. Eskualdean Elikadurarako eta freskoentzako bi zentro logistiko ditugu. EROSKI Cluben bidez Aragoin ia 200.000 Bezero-Bazkide ditugu eta 920 langilez osatutako al
Aragiko sektore ekonomikoen multzoan , Aragoiko 5.000 produktu baino gehiago merkaturatzen ditugu eta 400 hornitzaile ingururekin lan egiten dugu 115 milioi euro baino gehiagoko erosketa bolumenarekin urtean.