CARITAS BIZKAIA, EROSKI ETA LABORAL KUTXAK 2009an sinatu zuten lankidetzarako hitzarmena berritu dute. Harrezkeroztik, 12.536 pertsona (% 58 emakumeak) izan dira oinarrizko kontsumorako produktuen onuradunak.
Hiru erakundeek gizarte-berrikuntzaren ikuspegitik gizartearekin eta talde-lanarekin duten konpromisoa indartu eta duela hamar urte “elikadura-kupoiekin” martxan jarri zuten proiektua berritu dituzte. 2018an, kupoien ordez jada egonkortutako “txanpo-txartelak” atera ziren.
Txanpon-txartelek gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsona eta familia askoren beharrak estaltzen laguntzen dute, zirkuitu normalizatuen bitartez. Familia horiek Cáritas Bizkaiaren laguntza jasotzen dute jada.
EROSKI kooperatibaren Bizkaiko dendetarako balio dute, eta pertsonen duintasuna eta aukeratzeko gaitasuna sustatzen dituzte, eta erosketaren segmentazioa ere bai, haiei laguntzeko prozesu baten barnean.
Cáritas Bizkaiak familia bakoitzaren egoera baloratzen du, baldintzak betetzen dituen, eta, horrela izanez gero, diru-laguntzaren zenbatekoa eta iraupena, zehazteko. Diru-laguntza hori 60 eta 110 €/hilabete artekoa izan daiteke, familiakide kopuruaren eta egoeraren arabera.
‘Txanpon-txartelak’ izendunak dira eta oinarrizko higiene eta elikaduraren eremuan behar-beharrezkoak diren produktuak erosteko erabil daitezke (gainontzeko produktuak ez dira sartzen). Sei hilabete eta urtebete artean iraungitzen dira.
Akordio honen eskutik, EROSKIk eta LABORAL Kutxak ekimen solidariorako beharrezko azpiegitura errazten dute, eta, horrez gain, diru-laguntzak ematen dituzte, “laguntza integralaren” barruan arreta jasotzen duten familiei CÁRITAS BIZKAIAK eginikoez gain. Zailtasun gehien pairatzen dituzten familien oinarrizko beharrizanak estaltzeko baliabide erantsia da.
Proiektuari hasieratik emandako laguntza ekonomikoa 2 milioi eurokoa da, zailtasun-egoeran dauden familiei oinarrizko kontsumorako produktuak bermatzeko.