Uncategorized

CECOTEC sukaldeko roboteko tapak ordezteko programa, Mambo Silver modeloa

CECOTEC hornitzaileak EROSKI taldeari jakinarazi dio gure hipermerkatu sarean saldutako CECOTEC markako Mambo Silver modeloko sukaldeko robot batzuen tapan akats bat hauteman duela.

Akats honen ondorioz, litekeena da robotak ongi ez funtzionatzea eta segurtasunean erasatea. Erasandako roboten tapa ordezteko prozedura bat ezarri du CECOTECek; oso prozedura erraza da, tapa etxean ordezten baita doan, gure kontsumitzaileek bermerik handienak izan ditzaten.

Sukaldeko robota erosi duten bezeroak esteka honetan, www.programascecotec.com, sartu daitezke ordezteko programan CECOTECek tapa etxean doan ordeztu ahal izateko.

EROSKIko hipermerkatuetan izan dugu produktu hori saltzen eta akatsaren berri izan dugunean berehala kendu dugu produktua, badaezpada.

Zure robota akastuna ote den jakin arte edota tapa ordeztu arte Mambo Silver sukaldeko robota ez erabiltzeko gomendatzen dugu, erabiltzaileen segurtasuna eta prebentzioa bermatzeko.

Barkatu eragozpenak eta argibideren bat behar izanez gero, CECOTECek erabiltzaileen esku jarri duen telefono zenbakira deitu dezakezue, 96 062 81 91, edo helbide elektroniko honetara idatzi: info@programascecotec.com

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan gure Bezeroen Arretarako Zerbitzuarekin 944 943 444 telefonoan, astelehenetik larunbatera 9:00etatik 22:00etara.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
315724