Askotarikoa

Olagarroa nola egosi: uretan edo urik gabe

Olagarroa elikagai perfektua da, proteinak, mineralak eta A bitaminak ematen dizkigulako. Olagarroa prestatzeko hamaika errezeta daude; alabaina, freskoa denean egosi egin behar da lehenbizi. Olagarroa egosteko bi teknika azalduko ditugu: uretan eta urik gabe.

Kozinatu baino bi egun lehenago izoztea gomendatzen dugu. Modu horretan, olagarroaren zuntzak apurtu egingo dira eta egostean ez da gogortuko. Gogoratu: izozkailuan sartu aurretik garbitu egin behar da. Egun bat lehenago hozkailuan utzi, astiro desizozteko.

Olagarroa urik gabe egosteko, presio-eltzea, eltze lasterra edo presio-eltzea erabili behar da. Eltzea berotzen hasten denean, sartu olagarroa eta itxi, eta jarri tenperatura maximoan. Ez zaio gatzik bota behar. Pixka bat eragin, zukua atera baino lehen olagarroa ez itsasteko. Balbula igotzen denean, sua jaitsi eta utzi 20 minutuz. Olagarroa zotz edo labana batekin zula daiteke egosita dagoen ikusteko.

Antzeko prozesua jarraitu behar daolagarroa uretan egosteko, nahiz eta badiren desberdintasun batzuk.

Olagarroaren azala ez askatzeko teknika ezagun bat ura irakiten dagoenean 3 sartu-atera azkar egitea da. Gaztelaniaz “asustar al pulpo” esaten zaio horri. Gero, sartu olagarroa eltzean eta utzi 25 minutuz, tenperatura baxuagoan. Sua itzali eta beste 25 minutuz utzi. Denbora hori igarota, jateko prest egongo da.

Gure arrandegietan olagarro freskoa saltzen dugu; nahiago baduzu, ordea, olagarro osoa, erdia edo zatituta jada egosita eros dezakezu. Eroski markako hainbat aukera eskaintzen dizkizugu, zuri gauzak errazteko.

#Aholkua: olagarroaren salda edo zukua izozten baduzu, beste errezeta batzuetarako erabil dezakezu!

Produktuari buruzko informazio gehiago HEMEN.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
319408