EROSKI clubeko ordainketa-txartelaren titular bazara abantaila eta aurrezkia izango dituzu, eta erosketak nahi duzun moduan, gutxika, ordaintzeko aukera ere izango duzu. Eta, behar izanez gero, ustekabeko gastuekin eta gastu gehigarriekin ere lagun zaitzake.
Jakin ezazu nola atzeratu zure ordainketak
Txartelarekin egindako 60 €-tik aurrerako erosketak zatika ditzakezu, webgunean, 48 hilabete arteko epeetan, hilabete amaieran ordaintzeko aukera hautatu baduzu. Aukeratu eta zenbatekoaren arabera nahiago duzun epea aukeratu besterik ez duzu egin behar, hilaren 25a baino lehen. Kontratuan zehaztutako baldintzak aplikatuko dira, eta likidazio-aldia honako hau izango da: hilabete baten 26tik hurrengo hilabetearen 25era bitartean egindako erosketak.

Eta erosi gure EROSKI dendetan elikagaiak, etxetresna elektrikoak, ehunkiak… eta aukeratu nahiago duzun ordainketa-modua. Kutxatik pasatzean eska dezakezu, paperik bete gabe, azkar, eroso eta erraz.
Galdetu dendetako langileei edo begiratu webgunean finantzaketa-aukera guztiak, zuk egin beharreko gauza bakarra prestatzea eta ospakizunez gozatzea izan dadin.

Eskudirua behar duzu erosketak egiteko?
Berehalako Diruarekin, zure kreditu-txartelaren mugako dirua zure kontu korrontera pasatzeko aukera duzu, eta 48 orduren buruan dirua sartuta izango duzu. % 4ko komisioa deskontatuko da, 1,50 € gutxienez. Eskatu online edo deitu 900 108 895 telefonora.

Eta, gainera, gogoratu zure txartelarekin dirua atera dezakezula edozein kutxazain automatikotan, % 4,5eko komisioarekin eta gutxienez 4 €-ko zenbatekoa
. Gure EROSKI supermerkatuetako eta hipermerkatuetako kutxetan ere eska dezakezu, komisiorik gabe eta zure ohiko ordainketa moduan.

Lortu aurrezpen gehiago!
Abenduan EROSKI club ordainketa-txartelarekin EROSKI ez diren establezimenduetan ordaindutako erosketen % 1 itzuliko dizugu.
Ordainketa automatikoki egiten da 2024ko urtarrilaren 5ean, ordainketa-txartelari lotutako EROSKI club txartelean.
Kontsultatu baldintzak hemen

Repsol, Campsa edo Petronor Zerbitzuguneetan hartutako erregaitan ere aurrezkia pilatu ahalko duzu.
Eman izena doan, eta eskuratu aurrezkia; EROSKI club ordainketa-txartelarekin ordaindu eta Repsol Más txartel batekin lotu.

Txartelaren jaulkitzaile Santander Consumer Finance SA-k baimendu beharreko eragiketak.