Uncategorized

Ezagutu gure fruta fresko moztuen terrinak eta “cold press” zukuak

EROSKIn, zu zaintzea gustuko dugu, eta baita elikadura orekatua eramaten laguntzea ere, horixe baita bizitza osasungarria izateko lehen urratsa. Horretarako, soluzio berri bat eskaintzen dizugu, fruta freskoa jateko modu ezberdin eta osasungarri bat, hain zuzen: gure fruta fresko moztuen terrinak eta “cold press” zukuak.

 

Fruta freskoa zatitanFruta cortada

 

Etxean egingo zenukeen bezalaxe prestatu ditugu. Frutak heltze-punturik onenean zuritu eta mozten dira, gehigarririk eta kontserbatzailerik gabe, haien zapore, usain eta bitaminen punturik onenean jan ditzazun.

Gure dendetako terrinek formatu desberdinak dituzte. Batzuek fruta bakarra daukate, zurituta eta moztuta, eta beste batzuek fruta desberdinen nahasketa bat.

Soluzio ezin hobea dira lanera, kiroldegira, jolas-ordura, mendira, askarirako… eramateko.

 

Cold press zukuak

 

Moztutako frutaz gain, EROSKIn barazkiz eta frutaz egindako cold press zukuak ere badituzu. Zuku horiek hotzeko presioaren bidez egiten dira.

Barazki- eta fruta-zukuak egiteko metodo berri eta iraultzaile horrek ez du berorik erabiltzen, eta, hala, bitaminen eta zuntzaren propietate guztiak eta osagaien zapore naturala mantentzen dira.

Zumo cold press

Produktu berriak gure bezeroen artean ezagutarazteko, gure dendetako askotatik ibili gara, fruta moztuen terrinak eta cold press zuku berriak dastatzera ematen.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
33151