Tokiko produktua

Diverhortaliza: Lankidetza proiektu bat zuzentzen ari gara Euskadiko ortuzainekin batera

2018an, Barazki Plana delakoaren lehenengo fasea abiatu genuen EROSKI-tik, Euskadiko dendak autonomia-erkidego honetan ekoitzitako barazkiekin hornitzeko xedez.  Egitasmoak Durangaldea izan zuen abiapuntu eta eskualde horretatik, Ezkerraldera eta Gasteizera zabaldu da. Laster, Uribe Kosta, Txorierri eta Bilboko zonaldeak ere barne hartuko ditu. Dauden produkzioak merkaturatzeaz gain, plan honen helburua da gehiago ekoizten ez diren barietate batzuk berreskuratzea eta interes komertziala duten kultibo berriak sartzea, betiere agronomia alderdiak kontuan hartuta landu ahal badira.

Egitasmo honen barruan, BARAZKI PLANA izeneko lankidetza proiektua zuzentzen ari gara: Lankidetzako Dibertsifikazio Jasangarria. Proiektu horretan parte hartzen dute NEIKER Tecnalia zentro teknologikoa, BARRENETXE kooperatiba eta LAPIKOTE BASERRIA, bazkide moduan, eta AZKARRENA S.C. eta IÑAKI AZKOAGA, kolaboratzaile gisa.

Proiektuak 24 hilabeteko iraupena dauka eta Eusko Jaurlaritzaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (FEADER) kofinantzazioa jaso du. Helburua da Euskadiko barazki-ustiapenen errentagarritasuna hobetzea, kultibo berrien erabilera jasangarriaren eta dibertsifikazioaren bitartez.

Proiektu berritzailea da erabat, lana antolatzeko modu berriak barne hartzen dituena. Horretarako, lankidetza-formulak erabiltzen ditu bezeroekin eta lehiakideekin, produkzio-bide berriak sortzeko eta, modu horretan, produktu berriak merkaturatzeko.

Bazkide bakoitzak jakituria handia dauka eta bere ezagutza partekatu eta Proiektuaren zerbitzuan jarriko du, balio-katearen aro ezberdinetan. Horrela, Proiektua eta haren Kudeaketa Batzordea zuzentzeaz gain, honako ardura hauek ditugu: barietateak karakterizatzeko probak behar dituzten kultiboak identifikatzea, egiaztatutako barietate ezberdinak sailkatzea eta metodologia aditzera ematea, beste “produkzio talde” batzuetan ezartzeko.

NEIKER zentro teknologikoari dagokionez, egiaztatuko diren kultibo bakoitzaren barietateak identifikatuko ditu, proba pilotuak diseinatuko ditu eta nekazariei barietateak karakterizatzeko probak sistematizatzeko aukera emango dien metodologia deskribatuko du. BARRENETXE S. Coop-ek eta LAPIKOTE BASERRIA-k kultiboak kudeatu, probak egiteko lursailak aukeratu eta probak garatuko dituzte.

Proiektuak lau fase ditu, era korrelatiboan garatuko direnak: kultiboen identifikazioa, kultiboen karakterizazioa, proben diseinua eta gauzatzea eta barietateak karakterizatzeko sistemaren deskribapena eta zabaltzea. Dagoeneko, I. eta II. faseak burutu dira eta III. fasea garatzen ari gara, hau da, proben diseinua eta gauzatzea.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
275852