Elikagaiek ura eta mantenugaiak ematen dizkiote gizakiari; substantzia horiek behar ditu organismoak behar bezala funtziona dezan.
URA

EZ du kaloriarik ematen
Zenbat eta ur gehiago izan elikagai batek, orduan eta kaloria gutxiago izango du.
MAKROMANTENUGAIAK

BAI Kaloriak ematen dituzte
- Karbohidratoak, azukreak eta zuntza
- Proteinak
- Gantzak
MIKROMANTENUGAIAK

EZ du kaloriarik ematen
- Bitaminak
- Mineralak
Elikagaiek beste osagai batzuk ere izaten dituzte, hala nola pigmentuak, fruta eta barazkiei kolorea ematen dietenak, eta bakterioak, jogurtak egiteko erabiltzen direnak, zeinak EZ duten kaloriarik ematen baina BAI duten eragin onuragarria.
Nolako mantenugaiak dituzte elikagaiek?
Elikagai batek mantenugai konbinazio bat du

Frutak eta barazkiak
- Ura
- Azukreak (fruktosa)
- Karbohidratoak eta zuntza
- Bitaminak eta mineralak
- Fitokimikoak (pigmentuak)

Zereal osoak
- Karbohidratoak eta zuntza
- Proteinak
- Bitaminak
- Mineralak

Lekaleak
- Proteinak
- Karbohidratoak eta zuntza
- Bitaminak
- Mineralak

Fruitu lehorrak
- Proteinak
- Gantzak
- Zuntza
- Mineralak eta bitaminak

Olioak eta gantzak
- Gantzak
- Bitaminak

Arrautzak, arrainak, esnekiak eta haragiak
- Proteinak
- Gantzak
- Mineralak eta bitaminak
- Azukreak (laktosa esnekietan)