Osasun gida

Elikagaiak, prozesatze mailaren arabera

Tratuak izan diren eta zein mailatan tratatuak izan diren, honako bereizketa hau egingo dugu: prozesatu gabeak edo freskoak, prozesatuak eta ultraprozesatuak.

FRESKOAK

  • Elikagaia bera da osagaia.
  • Ez dute tratamendurik izan beren iraupena luzatzeko, eta ez dute inolako eraldaketarik jasan, ez bada piezatan zatitzea (xerratzea) edo hartzidura (jogurten kasuan). Adibidez, arrautza eta sagarra.

PROZESATUAK

Elikagaiak, prozesatze mailaren arabera

  • Eraldaketa arinak egin zaizkio, iraupena luzatzeko eta errazago kontsumitzeko, baina osagai nagusia da, eta erraz ikusten da. Adibidez, egosien, xigortuen, frijituen, onduen eta ketuen kontserbak edo elikagaiak. Hemen sartzen dira, halaber, hutsean ontziratzen direnak eta tratamendurik jasan gabe manipulatzen direnak, hala nola zatikatuak, zurituak eta birrinduak. Baita pasta, olioa eta irinak ere.

ULTRAPROZESATUAK

Elikagaiak, prozesatze mailaren arabera

  • Osagai askoren konbinazioak dira; ez da erraza ikustea zein den osagai nagusia.
  • Gehigarriak izaten dituzte kopuru handitan, hala nola irin fi nduak, azukreak, kalitate apaleko gantzak eta gatza.
  • Elikadura Osasungarriaren Piramidean, goiko erpinean egon ohi dira, eta, beraz, zenbat eta gutxiago jan horietatik orduan eta hobe.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
195086