EROSKIn, benetan sinesten dugu elkartasunak mugak zeharkatu behar dituela eta, horregatik, gure konpromiso sozialak barnean hartzen ditu urrutien daudenen premia larriak ere. Duela 15 urte baino gehiago hasi ginen Mugarik Gabeko Medikuekin (MSF) elkarlanean. Urte hauetan zehar, 200.000 € inguruko ekarpena egin dugu Chagas-en gaixotasunari aurka borrokatzen, Filipinasen tifoiaren biktimen sufrimendua arintzen, MSFk Kenian aurrera daramatzan jarduerak babesten, gure informazio-proiektuan MSFren berri ematen eta, batez ere, MSFren Larrialdi Funtsa indartzen laguntzeko.
Funtsari esker, erakundeak bizkor jardun dezake naturak nahiz gizakiak eragindako krisi eta hondamendien ondorioz guztia galdu dutenen sufrimendua arintzeko eta haien duintasuna itzultzeko. Hondamendi natural edo gatazka armatu batek kaltetutako pertsonei arreta bizkor ematea funtsezkoa da, milaka bizitza egon daitezkeelako horren baitan. Horregatik, Larrialdi Funtsa edukitzeak aukera ematen du 72 ordu baino gutxiagoan erantzuna emateko, laguntza berrien zain egon beharrik gabe.
EROSKI Centerren uste dugu elkartasuna guztiok parte hartzen dugunean handitzen dela
Gure bezeroek ere, beren ekarpena egiten dute poltsa solidarioaren bitartez, eta beste urte batzuetan MSF erakundeak gure saltokietan antolatutako beste kanpaina batzuetan esku hartu dute; adibidez, besteen minaren kontrako pilulak erosita. Azken urtean soilik, poltsa solidario berrerabilgarriaren benefizioak baliatuta, 15.000 €-ko ekarpena egin da MSFren Larrialdi Funtsera.
Ekarpen horrekin, besteak beste, jarduera hauek burutu daitezke:
- 9.553 haur immunizatzeko moduko elgorriaren aurkako txertaketa-kanpaina bat abiaraztea. Elgorria gaixotasun oso kutsakorra da, bereziki birulentoa 5 urtetik beherako haurretan. Gaixotasuna epidemia moduan zabaltzea ekiditea nahiko erraza da txertoaren eraginkortasuna kontuan hartuta.
- Malaria larria pairatzen duten 2.154 haurri tratamendu ematea. Malaria Afrika eta Asiako hainbat herrialdetako gaixotasun endemiko bat da, batez ere, 5 urtetik beherako haurrei eragiten diena. Tratamendu egokia une egokian aplikatzen bada, sendatzeko aukera ugari dago.
- 3 hilabetez, 10.000 pertsona ingururen oinarrizko osasun-premiei erantzuteko lehen mailako atentzioko klinika bat ekipatzeko material mediko guztia erostea.