Elkartasuna

Elkartasunaz hitz egingo dugu

Elkartasuna giza-baliorik garrantzitsuenetako bat da eta laguntza behar duten pertsonekin elkarlanean jardutean datza.

Martxoaren 16an topaketa digital bat egin genuen Elkartasunaz hitz egin genuen, eta, bertan, adituek eta belaunaldi berriek elkartasunaren orainari eta etorkizunari buruz duten ikuspegi interesgarria partekatu zuten eta Elkartasun Plana 2022 aurkeztu genuen.

Bilera hura lehen esperientzia benetan positiboa izan zen guztiontzat.

“Eroskiren Jardunaldi Solidarioari esker, Ana Bella Fundazioak erakunde handien ispiluan ikusi du berea burua, eta haien erantzun-mekanismoetatik ikasi du. Era berean, gardentasun-leiho bat izan da, non kutxatik pasatzean dirua ematen parte hartzen duten EROSKIko bezeroek uler baitezakete zer zailtasun ditugun GKEok laguntza-eskariei erantzuteko, zein eraginkorrak garen irtenbide berritzaileak eskaintzen eta zer beharrezkoa den gizarte osoa inplikatzea aldaketa-eragile gisa”. Ana Bella Estévez Jiménez de los Galanes (tratu txarrak jasan dituzten emakumeei laguntzeko Ana Bella Fundazioa)”

 

Gaur egungo testuinguruan, hirugarren sektorea oso rol garrantzitsua betetzen ari den garaian, inoiz baino beharrezkoagoa da gizarte zibileko erakundeei ahotsa ematea. Entitate horiek dira lehen lerroak daudenak, eta zuzenean eta esperientzia handiz ezagutzen dituzte aurrean ditugun erronkak. Entzun egin behar ditugu, elkarguneak sortu behar ditugu jardunbide egokiak partekatzeko eta ulertzeko sektore pribatuak, publikoak eta herritarrek nola egin dezakegun bat haiekin, ikuspegi kolektibo batekin, elkarrekin lan egiteko gizarte-erronkei aurre egiteko“. Arancha Martínez. ItWillBe erakundearen sortzailea

 

“Interesgarria izan zen ekitaldian parte hartzea, gazteok GKEekin nola lan egin dezakegun jakiteko. Horrelako topaketetan gure ikuspuntua ematea etorkizuneko belaunaldiei ahotsa emateko aukera paregabea iruditzen zait”. Marina Pérez, Administrazio eta zuzendaritza graduko ikaslea Euskal Herriko Unibertsitatean.

Besteak beste, Unicef, Mugarik gabeko Medikuak, Fesbal eta Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen lekukotasunak zuzenean entzutea, Ukraina bezalako gaurkotasun handiko gaiei buruz, adibidez, eta aurrez aurre dauden erronkak sakonago ezagutzea ez da guztien eskura dagoen informazioa.

Galdu bazenuen hemen ikus dezakezu zuzeneko emanaldi osoa. Eta bideo hauetan 2021ean egin dugun guztiaren eta Elkartasun Plana 2022 planaren berri izango duzu:

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
387917