Erronka lortu dugu! Zuri esker, ekainean “1.000.000 otordu” erronka lortu dugu, urtebetean 500 familia baino gehiago elikatzeko. Eskerrak eman nahi dizkizugu beste behin ere guri eta zure inguruko Elikagaien Bankuari lagundu diezulako.
‘Kilo operazioarekin’ amaitu den elkartasun kanpaina hasi zenetik, ondoren eta kanpaina hasi zenetik 750.000 kilo elikagai eta higienerako produktu baino gehiago bildu dira. Horiek guztiak Elikagai-bankuei emango zaizkie talderik ahulenen oinarrizko beharrei erantzun ahal izateko.
1.300 supermerkatu, hipermerkatu eta frankiziak baino gehiagok eskaini zien bezeroei elikagai-bankuei ekarpen ekonomikoa egiteko aukera. Bestalde, EROSKIk ere kanpaina honi 30 tona elikagai eman dizkio, eta dagoeneko Elikagai-bankuen esku daude beharrik premiazkoenak beteta izan ditzaten.
Bildutako diruari esker Elikagaien Bankuek baliabide gehiago dute elikagaiak eta higieneko produktuak erosteko; ondorioz, beharrik handienekoak artatzen jarraitu ahal izango dute eta datozen hilabeteetan berehalako laguntza eman ahal izango die kolektiborik ahulenei.
Osasun-krisi honek egoera zaurgarrian bizi diren askoren egoera larriagotu egin du. Elikagaien Bankuek egiten duten lana ezinbestekoa da pertsona horiei laguntzeko, baina lan horretan ere eragina izan du ezohiko egoera honek eta orain inoiz baino premiazkoagoa da zuen babesa eta berehalako elkartasuna, aurrera egin ahal izateko.
Gure bezeroen ekarpenari esker, Elikagaien Bankuetako biltegietan “ondoren banatuko dugun elikagai ugari sartuko da eta beharrik handieneko kolektibo ahulei banatuko dizkiegu lankidetzan aritzen garen ongintzako erakundeen bidez”, adierazi digu Elikagai-bankuen Espainiar Elkarteko zuzendari orokorrak, Miguel Fernández jaunak.
20 urte baino gehiago Elikagaien Bankuekin lankidetzan
1996an hasi ginen Elikagaien Bankuekin lankidetzan, Bizkaiko Elikagaien Bankuaren proposamenez eta bezeroek eskatzen zutelako talderik ahulenentzako eta gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonentzako ekimen solidarioak garatzeko. Horrela, “Kilo Operazioa” kanpainak hasi ziren urte horretan bertan, gure dendetan elikagaiak biltzeko.
Ondoren, beste programa bat abiarazi genuen, lehentasunezko kontsumo-datatik gertu zeuden baina segurtasun osoz kontsumi zitezkeen elikagai ontziratuak dohaintzan emateko. Gaur egun Elikagaien Bankuekin garatzen dugun programa honek indarrean dirau, “Zero hondakin” konpromisoaren bidez kontsumitu daitekeen elikagairik ez baitugu botatzen. Krisi ekonomikoak lehenbiziko ondorioak izan zituenean, elikagai freskoetara hedatu genuen egitasmoa. Horretarako, dohaintzen logistika berregituratu behar izan genuen, hozte-katea mantentzen zela eta emandako elikagaiak hartzaileei elikadura-segurtasun osoz iristen zaizkiela bermatzeko.
Horren guztiaren ondorioz eta arlo honetan egin dugun lana aintzat hartuz, “Urrezko galburua” jaso genuen, Elikagai-bankuen Espainiar Elkarteak ematen duen sari nagusia; elikagai arloko soberakinak elkartasunez banatzen laguntzen duten erakundeei ematen zaie sari hau.
