Gizarte-konpromisoa

Entzuteko konpromisoa, urrats bat harantzago bezeroaren arretan

“Hirugarren urtez jarraian, bezeroari arretatik onena eskaintzen dion banaketa handiko enpresa aitorpena jaso du EROSKIK eta “Urteko bezeroaren arreta zerbitzua” saria eman zaio; Sotto Tempo Advertising aholkularitzak antolatutako sari honetan kontsumitzaileak dira bezeroari arreta onena eskaintzen dioten erakundeak aukeratzen dituztenak, jarduera-sektoreen arabera. Sari honek gure bezeroen arreta hobetzeko etengabe egiten dugun lana aitortzen du, eta hori da, hain zuzen ere, “zurekin” denden ardatzetako bat.

2014an bezeroen 300.000 kontsulta inguru artatu ditugu. Berehala erantzuten dugu eta kudeaketaren bat behar izanez gero, gehienez ere 48 orduko epean erantzuten dugu. EROSKIREN bezeroaren arreta zerbitzuak gaztelaniaz, euskara, katalanez eta galegoz erantzuten du eta telefonoz, posta elektronikoz, www.eroski.es webgunearen bidez eta gure gizarte-sareen bidez artatzen dugu.

“Aurtengo bezeroaren arreta zerbitzu onena”, hiru urtez jarraian.

 

EROSKI 2.0

Facebookeko gure orrialdearen bidez (175.000 jarraitzaile ditugu, %12 gehiago) eta Twitterren bidez (23.000 jarraitzaile baino gehiago ditugu, %70 gehiago) informazioa partekatzen dugu, gure bezeroekin eta beste erabiltzaileekin hitz egiten dugu, zalantzei erantzuten diegu eta iradokizunak gogoan izaten ditugu.

2014an Google Plusen ere hasi gara, gizarte-plataforma berri honetan ere presentzia korporatiboa dugu.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
13172