Askotarikoa

Eraginkorrak. Arduratsuagoak. Distiratsuak.

Zorioneko gutxi batzuk baino ez dira libratzen harrikoa egiteaz. Gainerakoek, beren erara garbitzen dituzte platerak: batzuek eskuz eta beste batzuek makinaz. Era berean, badira une bakoitzera egokitu eta modu biak erabiltzen dituztenak. Zein da zurea?

ESKUZ:

Badakigu eskuz garbitzeko uneak erosketa-zerrenda birpasatzeko, gogoko programaren bat ikusteko edo musikaz gozatzeko parada eskaintzen digula. Baina, horrez gain, baliabideak modu arduratsuagoan erabiltzeko une on bat izan daiteke,

Eraginkorrak. Arduratsuagoak. Distiratsuak.

ur, energia edo produktu dezente gastatzen baitugu praktika arrunt horretan. Gastua murrizteko, trikimailu erraz hauek jarrai ditzakezu:

1. Erabilitako produktuan dago gakoa. Irtenbide eraginkorrago batekin, ur gutxiago xahutuko duzu:

Kalitate hobeagoko detergentea baliatuz, ur gutxiago xahutu eta ura berotzeko erabilitako energian aurreztu ahal izango duzu. Gainera, produktu gutxiago erabiliko duzu. Has zaitez apur batekin eta erregulatu kantitatea pixkanaka, produkturik ez xahutzeko.

 2. Egiaztatu uraren kontsumoa murriztu ahal duzun:

  • Xaboitu baxera guztia lehor dagoenean eta bete harraska urez xaboia kentzeko soilik. Baxera uretan eragitean, txorrota irekita mantentzea saihesten baduzu, ur gehiago aurreztuko duzu.
  • Saiatu hondakin solidoak tresna batekin kentzen (ez urez), eta betiere, garbitzen hasi baino lehen.
  • Instalatu aginte bakarreko txorrota bat, ur-emaria hobeto erregulatzeko. Ez baduzu txorrota aldatzeko aukerarik edo gogorik, ur-emaria murrizteko egokigailuak ere aurki ditzakezu.

3. Energia aurrezteko, mugatu tenperatura une bakoitzeko beharren arabera. Zenbait tresna garbitzeko, nahikoa izango da ur hotzetan azkar eragitea, eta beraz, garbiketaren hasieran edo amaieran gehi ditzakezu.  Trikimailu on bat da zikintasun handia duten tresnak uretan uztea. Izan ere, jakina denez, ur gehiago xahutzen baita zikinkeriarik handiena kentzeko.

MAKINAZ:

Bestalde, ontzi-garbigailuaren taldekoa bazara, jakingo duzunez, denbora eta lana aurrezteaz gain, egunero 30,6 litro ur aurreztuko dituzu, eskuzko garbiketarekin alderatuta. Eta hein handi batean, ur beroa (27,4 litro); beraz, energia ere aurreztuko duzu. Ur-kontsumoa are gehiago murrizteko, saiatu makinaren aurre-garbiketa saihesten edo produktuak sartu aurretik uretatik ez pasatzen.  Gogoratu kalitate handiagoko produktuak erabiliz (premium sortak), zure baxera bikain geratuko dela ur gehiago erabiltzeko beharrik gabe.

Eraginkorrak. Arduratsuagoak. Distiratsuak.

Ohiko 7 akats makinaz garbitzean:  

Ontzi-garbigailuaren benetako zaleek badakite garbigailuari etekinik handiena ateratzen. Hala ere, gauza guztietarako erabiliz gero, baliteke sukaldeko tresnaren bat hondatzea eragin dezakeen akatsen bat egitea. Ez garbitu makinaz inoiz honako hauek:

1. Zurezko tresnak. Uraren beroarekin aldatu egiten da haien trinkotasuna eta baliteke ezpalak ateratzea. Beraz, hobeto zurezko gauzak eskuz garbitzea. Tresna horiek noizean behin koipeztatzea ere komeni da, haien iraunkortasuna areagotzeko.

2. Kontuz ibili kalitate oneko aiztoekin, batez ere, zurezko heldulekua badute. Aiztoak eskuz garbitzea gomendatzen da, ahoaren higadura saihesteko eta heldulekua orritik bereizi ez dadin.

3. Beirateria hauskorra, adibidez, kopak. Makinaz garbitzen badituzu, gardentasuna galduko dute eta ezpaldu, pitzatu edo apurtu ere egin daitezke. Distiratsuago gera daitezen, trikimailu on bat da beirateria 5 minutuz ur eta ozpinetan murgiltzea.

4. Burdinezko material delikatuekin egindako piezak, esmaltatu edo itsasgaitzik gabe, adibidez, gozogintzako moldeak. Oxidoa eta orbanak ager dakizkieke! Era berean, ez da komeni portzelanazko edo oso zaharrak diren mahai-tresnak makinaz garbitzea, ezta zilarrezko, kobrezko edo eztainuzko baxera ere. Azken horiek espartzu ez-urratzaileekin garbitzea gomendatzen da.

5. Paperezko etiketa duten potoak sartzen badituzu, baliteke iragazkia edo hustubidea buxatzea. Ez ahaztu etiketak kentzeaz potoak ontzi-garbigailuan sartu aurretik.

6. Zakote-ontzi edo tuperrak ere ez dira makinazko garbiketaren aliatu onak. Tenperaturak edo erabilitako produktuek haien konposizioa alda dezakete eta garrantzitsua da makinaz garbitzeko egokiak diren ala ez jakitea. Kontuz ibili plastikozkoekin, desegiten badira hondamen handia sor dezakete eta. Beti da hobe horrelakoak eskuz garbitzea!

7. Azkenik, ez garbitu inoiz makinaz zure maskoten janontzi edo edontziak. Zure familiaren platerekin nahastu nahi ez dituzun bakterioak dituzte eta. Garbi itzazu eskuz eta utzi airetan lehortzen.

Dagoeneko, ondo ezagutzen dituzu makinaz garbitu behar ez diren gauzak, baina, bazenekien honako hauek ontzi-garbigailuan garbitzeko egokiak direla?

1. Haurren jostailuak. Jostailuak erabat higienizatzeko toki egokia da ontzi-garbigailua. Kontuz ibili pilak bezalako osagai elektronikoekin.

2. Lentillak eramateko ontzia. Lentillak erabiltzen badituzu, jakingo duzu denbora pasa ahala gogortu egiten direla lentilla-likidoaren gatzak. Ontzi-garbigailuan higienizatu ahal izango duzu ontzi hori.

3. Sutegiaren heldulekuak. Sukaldearen garbiketa sakona egiteko aliatu bikaina ere izan daiteke ontzi-garbigailua. Heldulekuak, mahai-tresnen banatzaileak, bilkari-euskarriak edo denborarekin koipea metatu dezaketen bestelako ontziak ederki garbitzen dira ontzi-garbigailuan.

4. Ez ahaztu hozkailuko tiradera, arrautza-ontzi edo apalez. Sar itzazu ontzi-garbigailuan eta berriak balira bezala aterako zaizkizu!

EROSKIn, baxera-detergente eraginkor, arduratsu eta distiratsuen sorta zabala aurki dezakezu. Eskuz edo makinaz garbitzeko. Hauts, pod, pastilla edo gel formatuan… Baxera-detergente eraginkorragoa eta adimenduna, ur gutxiago xahutzen duena. Gauza ederra da zure baxera zaintzeko berezko modua aukeratu ahal izatea eta, aldi berean, planeta zaintzea.

Zure ontzi-garbigailurako osagarri bikainak ere aurki ditzakezu, besteak beste, gatzak edo distira-emaileak:

Orain, maiatzaren 5era arte, baliatu -% 10eko deskontua baxera-detergenteetan 2 ale edo gehiago erosita. Sartu webgunean edo EROSKI APPean eta aktibatu zure kupoia. Erosketa bakar batean aplikatzeko deskontua.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
347913