Askotarikoa

Erakutsi. Aurpegirik. Onena.

Asko idatzi da gogo positiboa izateari buruz. Jendea ederragoa egiten duela diote, ileak eta begiek distiratsuago egiten dituela, eta aurpegiko azala piztu egiten dela. Baliteke arrazoia izatea, baina, ziurra dena da elikadura on batekin eta zaintza- eta edertasun-produktu on batzuekin osasuna babesteak asko laguntzen duela.

 

Egun, produktu-eskaintza ikaragarria da, denetik aurkitu daiteke, spa unerako maskarak edota koadrilarekin afaltzeko unerako betiletarako errimela. Egoera bakoitzerako zaindu eta mima gaitezke.

 

Eskura dauzkagu makillajea, krema, seruma, tonikoa… hamarnaka edertasun-produktu, aurpegirik onena izan dezazun beti. Eta gogoratu, uda iristean, zertxobait gehiago zaindu behar dela. Badakizu zergatik? Jarraitu irakurtzen aurpegiaren zaintzaren onurak zein diren argi edukitzeko.

 

Ezagutu zazpi arrazoi aurpegia zaintzeko, batez ere udan:

  1. Poroak irekitzen ditu

Gauean aurpegia ongi garbitu behar da izerdia, zelula hilak eta giroan dagoen poluzioaren arrastoak kentzeko.

  1. Oxigenatu egiten du

Aurpegia garbitzean defentsa naturalak aktibatzen dira, eta azalak hobeto arnasten du.

  1. Akneari aurre egiten dio

Aurpegiko azala zaintzea oso gomendagarria da aknea izateko joera dutenentzat. Izan ere, azaleko koipea murriztu egiten delako eta ongi hidratatzeko prestatzen delako.

  1. Elastikotasuna irabazten da

Hidratatzean elastikotasuna, osasuna eta, nola ez, itxura gazteagoa lortzen dira.

  1. Zimurrak agertzea atzeratzen da

Adinari dagokion azala baino azal gazteagoa lortzeko, garbitu, hidratatu eta adinaren aurkako aktiboak eman behar dira.

  1. Nekea agertzea gutxitzen da

Lana, kutsadura, lo falta… itzalita dagoen, dentsitaterik ez duen edota horixka dagoen azal gisa islatzen dira. Aurpegia zaintzeko produktuek sentsazio hori txikitzen laguntzen dute.

  1. Azala makilatzeko prestatzen du

Gainera, makillatzen direnek jakin behar dute makillajea hobeto geratzen dela eta denbora gehiago mantentzen dela baldintza ezin hobeetan.

 

Aurpegia zaitzeko oinarrizko produktu batzuk:

  1. Aurpegia garbitzeko gela

Buruko ilea garbitzeko gelaren ordez xanpua erabiltzen dugun moduan, aurpegia garbitzeko gel berezia erabili behar dugu. Aurpegiko eta gorputzeko azalek ezaugarri desberdinak dituzte, eta gel desberdinekin garbitu behar dira.

Hona hemen azal sentikorretarako aurpegia garbitzeko gela.

  1. Aurpegirako tonikoa

Garbitu eta gero, aurpegirako toniko bat eman behar da zelulen berritzea bizkortu eta azala biziberritzeko, baita itxura ere. Hona hemen azal sentikorretarako bereziki ona den bat

  1. Azido hialuronikoko seruma

Sendotasuna irabazi eta zahartze-prozesua gelditzeko, tonikoaren ostean seruma eman behar da. Honek azido hialuronikoa eta C bitamina ditu.

  1. Gel hidratatzailea

Elastikotasuna lortu eta azaleko nekearen efektuak ezabatzeko, tonikoa eta gero, gel hidratatzailea behar da. Gel hau gizonentzat da bereziki.

Zorionez, urte gutxitan, denetarako xaboi-pastilla bat erabiltzetik, gorputzaren parte bakoitzerako produktu sorta bereziak izatera pasatu gara.

Zientziak gorputzeko ezaugarri desberdinei erantzun ahal izan die, eta orain, gure dendetan produktu eta marka sorta itzela dago. Zaindu zaitez eta erakutsi zure aurpegirik onena!

Aurpegirako zaintza 2

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
401181