Marine Stewardship Council (MSC) nazioarteko erakundearen ikuskapena gainditu duen Espainiako lehen txikizkako banaketa-katea gara. Erakundeak arrantza-toki iraunkorretatik datorren arrain freskoaren zaintza ziurtatzen du. Gure Arrantza Iraunkorraren Politikak helburu du itsas ekosistema gehien errespetatzen duten arrantza-tokietatik datorren arrain freskoa merkaturatzea, eta MSC ziurtagiriari esker, aurrerapauso handia eman dugu politika horren ezarpenean.
Gure arrandegietako salmahaiak ziurtagiriaz hornitzeko prozesua progresiboa izan da, eta arrain freskoa saltzen duten 348 salmahai eta sei arrantza-plataforma logistiko bildu ditu 2017an, baita arrandegi horietan bezeroak artatzen dituzten 2.160 pertsonen prestakuntza ere. Aurrerago, 2020an, zaintza-katearen “MSC” ziurtagiria gure 700 arrandegietara zabalduko dugu.
Aurten, 2017an, bakailaoa, Kantauriko antxoa eta Iparraldeko hegaluzea merkaturatuko ditugu “MSC” arrantza iraunkorraren zigilu urdinarekin, eta espezie berriak sartzen joango gara.
Screi Bakailaoa kanpainarekin hasi gara jada, eta MSC zigilua izateaz gain, gure kasuan Eroski NATUR ere bada. Jatorria eta arrantza-prozesua zaintzen. Gure arrandegietan, zapore guztiarekin, kalitaterik onenarekin eta freskotasunarekin goza dezakezu.