EROSKI marka

Berde-berdea nahi zaitut! EROSKI markako balerianela probatu

EROSKI balerianela, barazki oso atsegina izateaz gain, benetako betakaroteno-kontzentratua eta C bitamina iturri da. Landare honen ezaugarriak aprobetxatzeko, bi egun baino lehen kontsumitu beharko litzateke, nahiz eta freskura lau egunez ondo mantendu hozkailuko behealdean gordetzen bada.

canónigos EROSKIBalerianela bereizten da bere hosto berde txikiak sorta edo erroseta moduan antolatuak dituelako. Txikia da, 10-30 cm-ko altuerakoa, eta bere hostoak zenbat eta txikiagoak orduan eta samur eta zaporetsuagoak. Bere gustuak intxaur eta hurraren zaporeak arinki gogora ekartzen ditu, hondoa min samarra izanik.

Landare honetaz gozatzeko erarik onena gordinik kontsumitzea da entsalada-osagai moduan, edo bero asko erabiltzen ez duten prestaketetan, esaterako sueztituta arrautzopiletan edo zopetan osagai gisa azken irakinaldian gehituta.

Aurkitu ezazu gure online supermerkatuan eta dastatu zure garaiko entsaladetan.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
34557