Sariak

EROSKI-BBC Onenak 2021 aitorpenak

Evento

Basque Culinay Centerrek eta EROSKIk “EROSKI-BCC Onenak 2021” ekitaldian, Basque Culinary Centerren Donostiako instalazioetan aitorpena egin diegu hiru ikasleri, izan ere, euren proiektuak elikadura eta gastronomia ulertzeko modua eraldatzen ari dira. Aitorpenak Basque Culinary Centerreko ikasgeletatik igaro diren profesionalei eman zaizkie, eta horien proiektu ekintzaileak jasangarritasunaren, tokiko produktuaren edo osasunaren arloetan garatzen dira.

Aitorpen horiek bi erakundeentzat komunak diren elementuak biltzen dituzte: elikadura osasungarria sustatzea, tokiko eta hurbileko produktuari begiratuko diona, definizioz ingurunean aberastasuna eta inpaktua sortuko duena eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiten lagunduko duena, bai ingurumenekoa, bai tokikoa.

EROSKIn patronatuko kide gara Basque Culinary Centerrek duela hamar urte ateak ireki zituenetik, eta aitorpen horiek balioetsi egiten dute talentu gazteen alde egindako lana, elikaduraren eta gastronomiaren sektorea aldatzeko eragile gisa.

Protagonistak

3 hautagaitzak Basque Culinary Centereko aditu talde batek hautatu ditu, graduko, masterretako eta profesionalentzako ikastaroetako ikasleen artean. Gastronomiaren 360º ikuspegi batetik, proiektu propioak edo ekintzaileak izateko ezaugarriak betetzen dituzten hainbat profil hartu dira kontuan, eta horien proiektuak iraunkortasunaren, tokiko produktuaren eta osasunaren arloetan zentratuta egon behar dira.

Carlos

Carlos Maldonado, Talavera de la Reinako (Toledo) “Raíces” Michelin izardun jatetxeko sukaldaria, izan da ekitaldian saritutakoetako bat. 2015ean telebistako “Masterchef” lehiaketa irabazi zuen eta Basque Culinary Centerreko Sukaldaritza, Teknika eta Produktua Masterreko ikaslea da. Esfortzuaren kulturaren adibide argia da, berrikuntzarako eta ekintzailetzarako gaitasunean handia baitauka. 2017an Raíces jatetxe gastronomikoa ireki zuen Maldonadok, eta gaur egun Michelin izan bat du. Bere proiektuak tokiko produktuen erabilera sustatzen du, eta lekua, testuingurua, tokiko kultura, inguruko produktua eta artisau-ikuspegia kontuan hartzen dituen ikuspegi zirkular batekin pentsatuta dago.

Martina

Martina Puigvert, Oloteko (Girona) Les Cols jatetxeko sukaldaria, Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan graduatu zen BCCn, eta sukaldaritzarako bokazio familiarraren oinordekoa da; izan ere, Les Cols familia-proiektuan eboluzionatzen jakin du. Jatetxe hori gurasoek sortu zuten, eta gaur egun bi Michelin izar ditu. Sukaldari gazte honen lanak sukaldaritzaren bilakaera irudikatzen du, iraunkortasunean 360º ikuspegia aplikatuz, non tokiko hornitzaile eta produktuekiko harremana, baratzearen profesionalizazioa eta berrikuntza zaintzen diren, Garrotxa eskualdeko berezko espezieak berreskuratuz, hala nola alforfoia (sarrazeno garia).

Joseba

Joseba Lazkanok, Getariako Gaintza Txakolina upategi historikoaren zuzendariak, ardoaren munduko berrikuntzaren adibidea ematen du ekoizpenaren eta elaborazioaren ikuspuntutik. BCCtik igaro eta Sumilleria eta Enomarketing Masterra ikasi ondoren, Lazkanok hotel bat ere hartzen duen proiektu enoturistiko batekin osatu zuen upategia. Bere proiektuak mahastizaintza integratu ziurtatuko eredu bat planteatzen du, iraunkortasunarekiko konpromiso sendo batekin lerrokatzen dena. Konpromiso horrek lehentasuna ematen dio ingurunearen zaintzari, eta, horretarako, praktika egokiak aplikatzen ditu upeltegiaren arloan eta kudeaketan, ingurumenaren ikuspegitik.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
378705