Gizarte-konpromisoa

EROSKI familiekin: Familia eta lana uztartuaz

EROSKIN barne-araudi bat dugu eta abantaila esanguratsuak eskaintzen ditu kontziliazioa egiazkoa izan dadin.

Hori dela eta, legeak adierazitakoak baino abantaila gehiago eskaintzen dizkiegu langileei edoskitzeko, aitatasunagatik, bilobak jaio direlako eta seme-alabak zaintzeko eszedentzietan lanpostua gordetzen dugu, lanaldia murrizteko aukera dago inolako arrazoirik adierazi gabe, murrizketa aldia amaitutakoan ohiko lanaldia berreskuratzeko eskubidea mantenduaz, borondatezko eszedentziak ematen dira -lanpostua gordeta- GKE batean lana egiteko edo garapen pertsonal edo profesionaleko planetarako.

Gainera, ordutegi jarraituak errespetatzen dira eta ez dago lanaldi etenik 4 ordu baino gutxiagokoak badira.

Horrez gain, 2017ra arte luzatu ditugu borondatezko eszedentzien eta lanaldi murrizketen apartako araudiak, lanpostua gordeta.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
13190